Murgil zaitez OMIJen - "Oporrak eta zertxobait gehiago" solasaldia

Martxoaren 25ean "Murgil zaitez OMIJen", Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (OMIJek) antolatzen duen programaren hitzaldi zikloaren lehenengo topaketa egin zen. Helburua, gazteek haien udako planak egiterakoan dauzkaten hainbat aukera aurkeztea eta aztertzea. Hori dela eta, lehenengo solasaldi horrek "Oporrak eta zertxobait gehiago" izenburua izan zuen, eta bertan aipatutako gaiek bertaratu ziren gazteen artean suspertu nahi zuten haien bidaiak edo aisialdia jarduerak esperientzi aberatzez borobiltzea.

Aipatutako aukerei buruz hitz egiteko Gasteizko bi neska izan genituen, Miren Arrazola eta Jone Agirre, eta heurek bizi izandako esperientzi pertsonalak aurkeztu zituzten.

Mirenek SYTO Ghana(Beste leiho batean irekiko da) (Student & Youth Travel Organization) elkartearekin jarri zen harremanetan eta, Afrikako herrialde horretan lan egiten duen elkarte horren bidez kudeatu zituen bere lankidetza esperientzia umezurtz-etxe batean egiteko behar izan zituen tramiteak.

Lankidetza hori kudeatzeko eman beharreko aurrepausuak eta "Mampong babies home" umezurtz-etxean bizi izandako esperientzia pausuz-pausu aurkezteko, Mirenek ondoko dokumentua prestatu zigun:

Lankidetza Ghanan

Jonek, bestalde, berak bizi izandako bi auzolandegiko esperientziak azaldu zizkigun. Lehenengoa, 18 urte baino gutxiago zituenean, Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen herrixka batean, Revilla de la Herrán-en, izan zen, "Sonrisas sin límite" elkarte kulturalaren antolakuntzapean. Eta bigarrenak, aldiz, Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Auzolandegiak / Campos de Trabajo" programari esker, Siziliara bidali zuen Jone.

Ez ezazue gal bere esperientzien kontakizuna:

Auzolandegiak Jone

Arratsaldeko hirugarren aurkezpena Lourdes Ramírez de Ocáriz-ek, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren teknikariak, egin zuen, eta heurek eskanitako auzolandegi programan parte hartu ahal izateko eman beharreko pausuak aztertu zituen.

Solsaldira etorri ezin izan zenutenek, baldin eta Auzolandegiak programa ezagutu nahi baduzue, informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.eus(Beste leiho batean irekiko da) web gunean aurki dezazue. Horrez gain, ganorazko datak eta harreman datuak eskura izateko, hementxe duzuen dokumentuan ere ikus ditzakezue:

"Auzolandegiak 2015" programaren izen-emateko pausuak

Saioa bukatzeko, Inma Ugarrizak, Gazteen Argibideetarako bulegokoak (OMIJekoak), bertaratu zirenei gogararazi zien www.vitoria-gasteiz.org/omij web gunean "Murgil zaitez OMIJen" programaren eduki guztiak aurki daitezkeela eta, zalantzarik gabe, ganorazko uda on bat antolatzeko guztiz baliagarriak izango direla:

  • Solasaldi zikloa: beste hainbat aukera interesgarriekin, hala nola, Interrail, hizkuntzak udan, bekak eta lan praktikak, gazteentzako enplegua, turismo kolaboratiboa eta Done Jakuen Bidea
  • Txoko Ibiltariaren 2015eko lehiaketa: apirilaren 1etik irailaren 30era arte zuen bidaiak partekatu nahi ditugu, eta animatzeko, opari galantak dauzkagu prest zuen parte hartzea saritzeko. Mirenek eta Jonek iaz hartu zuten parte, ikusi nola egin zuten:
  • "Eta uda honetan, zer?": ahalik eta aukera gehien eskaintzeko, dozenaka auzolandegi, udaleku, kontzertu, udarako lan-eskaintza, ikastaro... jasotzen ditugu bertan
  • Bidaiateka: ez dio azola zure bidaiaren helmuga zein den, zatoz Bidaiatekara eta bidaia prestatzeko material baliagarria aurkituko duzu
  • Nazioarteko txartelak: bidaiatzeko asmoa baduzue, gazteentzako txartelek eskaintzen dizkizueten deskontuak ezagutzea gomendatzen dizuegu

Inmak azaldu zuen ere Lankidetza, Auzolandegi eta Udalekuen eskaintza pribatua oso zabala dela eta eskaintza horretan helduen zein 14-18 urte bitarteko gazteentzako aukera asko aurki ditzakezuela zuen oporrei aipatutako plus hori emateko.

Bukatzeko, solasaldian entzundako bi esaldi ahaztezinak ekarri nahi dizkuzuegu:

  • Mirenek "Mampong babies home" umezurtz-etxean aurkitutako ume eta lankideei buruz hitz egiterakoan: "en realidad, ellos me dieron a mí más de lo que yo pude darles",
  • Jonek Siziliako auzolandegi arkeologikoan egindako lanari buruz hitz egiterakoan: "lurretik zeozer ateratzen genuenean, bertako arkeologoek azaltzen ziguten zer zen, noiz eta zertarako erabili izan zen, eta horrek jakin-mina eta gehiago aurkitzeko gogoa sortarazten zigun"

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: