IDEM: Kultura-identitatea ardatz duen istorio bat

IDEM komikia

Pertsona gazteen kultura-identitatea hezkuntza guneetan lantzeko beharra gero eta nabarmenagoa da gaur egungo testuinguru globalizatu eta anitz honetan. Jatorri, kultura eta esperientzia desberdinetako gazteekin egiten dugu topo, eta funtsezkoa da beren nortasuna eta besteena ulertzea eta errespetatzea.

Zergatik da hain erabakigarria ikuspegi hori?

Identitatea ez delako estatikoa, ezta isolatua ere; etengabe eraikitzen ari da, testuinguruak, esperientziek eta gizarte-elkarreraginek eraginda.

Materialak

Komiki honek eta bere unitate didaktikoak gure komunitatean dauden identitate askotariko eta aldakorren konplexutasuna partekatu nahi du.

Komikia

Komikia 2024ko udazkenean egindako tailerraren emaitza da. Bertan, Gasteizen bizi diren gazte arrazializatuekin eta/edo migratuekin batera nortasun kultural anitza aztertu zen.

dokumentua deskargatu Komikia - Kultura-identitatea ardatz duen istorio bat

Unitate didaktikoa

Unitate didaktikoak aukera ematen du ikasgelan edo taldeetan gure eta besteen nortasunari buruz hausnartzeko, desberdintasunak betikotzen dituzten egiturak zalantzan jartzeko eta elkarrekiko errespetua sustatzeko, komunitate bidezkoagoak, enpatikoagoak eta inklusiboagoak eraikitzeko funtsezko urratsak baitira.

dokumentua deskargatu Unitate didaktikoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.