Osasun parkeetako martxa moreak eraztun berdea zeharkatuko du Martxoan

2026ko otsailaren 13an argitaratua

Martxoan, Osasun Parkeen programak M8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, sustatuko du, bere erara. Egun horren ospakizunari balioa emateko eta adineko pertsonak mugimendu horren parte izatearen beharraz sentsibilizatzeko, Osasun Parkeen taldeak Martxa Morea antolatu du.

Jarduera hau Gasteizko eraztun berdean zeharreko ibilbide bat da, 4 etapa desberdinetan egina:

Martxa hauetara joateko ez da beharrezkoa izena ematea.

Ibilaldietara joateko, hauek gomendatzen dizkizuegu: ibiltzeko egokiak diren kirol oinetakoak, arropa erosoa, aterkia eta ur botila bat.

Martxa hauek Emakumearen Nazioarteko Egunarekin lotuta daudela gogorarazteko, gonbidatzen zaituztegu jantzi more bat eramatera,. egun horrekin lotzen den kolorea baita.

Animatu parte hartzera. Ibilbide bakoitza nondik ateratzen den ez badakizu, testuaren esteketan sakatzea besterik ez duzu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.