Euskara-erdarek Gasteizen izan duten eragina eta bilakaera

2026ko otsailaren 13an argitaratua

Roberto González de Viñaspre Euskaltzainaren mintzaldiaren grabazioa ikusgai

Zer hizkuntza egin ziren Gasteizen, ahoz eta idatziz, demagun X. mendetik XVIII. mendera bitartean? Zer hizkuntza(k) erabili z(it)u(z)ten epealdi horretan Gasteizko eliteek eta herri xeheak?

Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Arabako ordezkariak bi hitzaldi eman zituen Gasteizen, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Euskaltzainak gai bera jorratu zuen mintzaldi bietan, hain zuzen, euskara-erdarek Gasteizen izan duten eragina eta bilakaera, izan harresi-barruan izan harresiz kanpo.

Euskarazko mintzaldia grabatu egin zuten. Hemen duzue ikusgai:

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: