Kidez Kide 2026-2027: gazteak, lankidetza, eta kulturarteko bizikidetza

Kidez kide

Kidez Kide Gasteizko Udaleko Gazteria eta Garapenerako Lankidetzako zerbitzuek sustatutako programa da, Gasteizko eta beste herrialde batzuetako gazteak harremanetan jartzen dituena.

Programa 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa egiten ari badira edo aisialdiko taldeetan parte hartzen badute.

Metodologia aktibo eta parte-hartzaileen bidez, gazteak taldeka biltzen dira, aurrez aurre eta modu birtualean, beren esperientziak, interesak, kezkak eta/edo problematika komunak partekatzeko eta horiei buruz hausnartzeko, lankidetza, bizikidetza eta elkartasuna bezalako balioak sustatuz.

Horrela, parte hartzen duten gazteak beren hezkuntza-prozesuaren protagonista bihurtzen dira, eta prozesu hori ikasturtean zehar taldeetan sortu dituzten ekimen artistikoen eta sozio-kulturalen aurkezpenarekin amaitzen da.

Informazio-liburuxka

Kidez- Kide 2025 – 2026 bideoa

2026-2027 ikasurtea

Ikasturte honetan programa urritik ekainera bitartekoa izango da eta gutxi gorabehera 5-7 saiotan garatuko da. Saioak aisialdiko talde edo ikastetxe bakoitzean egingo dira, parte hartzen duen taldearen gelan, aurrez-aurre eta on-line saio bateratuak ere gauzatuko dira, gazteek elkar ezagutzeko eta elkarri eragiteko aukera izan dezaten.

Parte hartzaileek Educalia(Beste leiho batean irekiko da)ren laguntza eta euskarri teknikoa izango dute, baita Kolonbia- Euskadi elkartea(Beste leiho batean irekiko da)ren lankidetza ere.

Parte hartu nahi duzu?

Hurrengo edizioetan parte hartu nahi baduzu, bidali iezaguzu posta elektroniko bat eta parte-hartzeko baldintzak azalduko dizkizugu: yiraeta@vitoria-gasteiz.org

Aurreko ikasturteak

2025-2026 kurtsoan IES Francisco de Vitoria BHI, IES Zabalgana BHI (6 gela), IES Los Herrán BHI eta IES Miguel de Unamuno BHI Gasteizko ikastetxeek; eta Ibagué, Kolonbia, hiriko hiru hezkuntza erakundek San Isidro (2 gela), Ciudad de Ibagué (4 talde) eta Antonio Nariño (4 talde) parte hartu zuten programan.

Argazkiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720327457510(Beste leiho batean irekiko da)

Bideoak

Kidez Kide bideoak(Beste leiho batean irekiko da) (Youtubeko erreprodukzio-zerrenda)

Informazio gehiago

Programa hau Udaleko Hezkuntza Jardueren parte da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.