Nerabe eta familiei zuzenduriko udal politikak

Gertaerak 1975-2017

  • 1975ean, Gasteizko Udalak esku-hartze irmo bati ekin zion haurtzaroaren eta nerabezaroaren alorrean. Hala, lehenengo haurtzaindegia sortu eta martxan jarri zen, eta haurrak eta nerabeak hartzeko lehen egoitzak egin zituzten, La Paz egoitzaren alternatiba gisa.
  • 1984ko urtarrilean onetsi zen Haur eta familientzako lehen udal programa, zeinak, xede harturik La Paz haurrentzako makro-egoitza desintituzionalizatzea, haurren babes gabeziako egoerei aurre egiteko esku-hartze markoa ezarri zuen, adingabeak egoitzetan eta familietan hartzeko, eta familiei laguntzera bideratutako programen bitartez.
  • 1985ean ireki zen ekipamendu soziokulturalez hornitutako lehen gizarte etxea, kirol instalazioetatik fisikoki berezia. Eta 1989an inauguratu zen eraikin berean kirol instalazioa integratuta zuen lehen gizarte etxea; ordutik aurrera eredu integratu horri ekin izan zaio.
  • 1990ean, Gasteizko Udala izan zen Hiri Hezitzaileen Gutuna sustengatu zuen udal gobernuetako bat.
  • 1991n Haurrei udaletatik zuzenduriko ekimenei buruzko I Topaketa egin zen Gasteizen, FEMPek sustatuta,1 non Gasteizek Udalaren osotasunetik haur eta nerabeekin esku hartzeko eredua aurkeztu baitzuen.
  • 1998an hasi zen UNICEFekiko lankidetza, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena -zein 1990ean Espainiako estatuan berretsi baitzuen- sustatu eta dibulgatzeko asmoz. Hortik sortu zen oraingo haur eta nerabeen partaidetzarako lehen programa, Lagun Gutuna izenekoaren bitartez. Ondoren, gizarte-etxe integratuen eredua zabaltzearekin, sustapen programek indar handiagoa hartu zuten. Eredu horren arabera, gizarte-etxeetan orotariko programak eta baliabideak eskaintzen zitzaion -gaur egun ere bai- herritar orori, baita haurrei, nerabeei eta horien familiei, hala nola kirol jarduerak, heziketakoak, aisiakoak eta jarduera kultural eta sozialak.
  • 2003an gogoeta eta hausnarketa saio bati ekin zitzaion, "Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea" izeneko sail arteko programa sortzeko asmoz; 2005ean jarri zen martxan.
  • Gasteizko haurren eta familien egoerari buruzko diagnostikoa egin zen 2006an.
  • Haur eta Nerabeentzako I. Tokiko Plana (2009-2013) -izaera integraleko plana- onetsi zuen udalbatzak 2009ko apirilaren 24an, zein 2016ra arte luzatu baitzen.
  • Aho batez onetsi zuen udalbatzak, 2015eko azaroaren 6an, Sumando - Hemen Gaude talde politikoak aurkeztutako mozioa, zeinen bitartez proposatzen baitzion udalbatzari, besteak beste, UNICEFen Haurren lagun diren hirien programara aurkezteko konpromisoa har zezala.
  • 2015eko azaroaren 23an, Haur eta nerabeen eskubideen aldeko erakunde-adierazpena onetsi zuen udalbatzak aho batez, zeinen bitartez Udalak konpromisoa hartzen baitzuen haurren eskubideak sustatu eta babesteko politikak bultzatzeko, eta eskubide horiek bermatzeko, eta bidenabar berretsi baitzuen Gasteiz Haurren lagun den hiria izendatzeko prozesuarekin jarraitzeko asmoa, eta familiei laguntzeko baliabideak eta prebentzio- eta sentsibilizazio-programak bultzatu eta sortzearen alde egiteko konpromisoa hartu baitzuen, dibertsitatea, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa bereziki azpimarratuz.
  • Haur eta nerabeen aldeko erakunde-adierazpena onetsi zuen udalbatzak aho batez, 2016ko martxoaren 18an.
  • Haur eta Nerabeen Elkargunea sortzea onetsi zuen udalbatzak 2017ko ekainaren 23an, haur eta nerabeen partaidetza-organo egonkor gisa.
  • 2017an, Gasteizko Haur eta Nerabeentzako Diagnostikoa egin zen, 2018ko apirilaren 27an onetsi den II. HANUPen oinarri gisa. Agiri hori UNICEFen "Haurren Lagun den Hiria" ziurtagiriaren VIII. deialdira aurkezteko, eta azken bi urteetako oroit-idazkiekin batera.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.