Gazteria - Etxebizitza
Emantzipatu nahi baduzu, ez baduzu argi zein diren alokatzeko edo erosteko kontratu-motak, etxebizitza edo gela bat alokatu nahi baduzu, honetarako dirulaguntzarik dagoen jakin nahi baduzu, ikaslea bazara eta Gasteizen ostatu bila bazabiltza... zatoz eta hitz egingo dugu.
Informazioa eta Aholkularitza | Dirulaguntzak | Ikasleentzako Ostatua
Informazioa eta aholkularitza
Zure zalantzak argitzeko baliabideak aurrez aurre, telefonoz eta online.
Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa
Bidali posta elektronikoa infogaztea@vitoria-gasteiz.org helbidera edo mezu zuzena: twitter @VGgaztea eta facebook OMIJ informazio Gaztea.
Eta telefonoa nahiago baduzu: 945 16 13 30
Aholkularitza Juridikoa
asejurjoven@vitoria-gasteiz.org
Aholkularitza juridikoaren webgunea
Alokairuan bizi bazara edo asmoa baduzu, ohiko galderak kontzulta ditzakezu:
Etxebizitza alokairuari buruzko ohiko galderak
Iragarki taula
Behar duzun hori aurkitu edo iragarri zaitez!
GazteBizHitza
Bizilagun
Bizilagun zerbitzuaren webgunea
Dirulaguntzak
Etxebizitza erosteko edo alokatzeko dirulaguntzak.
Etxebizitza librea alokatzeko dirulaguntzak ezohiko programa, COVID-19aren ondoriozko osasunkrisiaren ondorioz sortutako zaurgarritasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Onuradunak: pertsona fisikoak. Ikusi deialdian baldintzak eta laguntzaren zenbatekoa
Epea: 2021/01/01tik 2021/12/31ra
Informazio gehiago: Covid 19ko etxebizitza alkokatzeko dirulaguntzak
Erabilitako etxebizitza libreak erosteko dirulaguntzak
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Onuradunak: pertsona fisikoak. Ikusi deialdian baldintzak eta laguntzaren zenbatekoa
Epea: 2020/06/08tik 2024/12/31ra
Informazio gehiago: etxebizitza erosteko dirulaguntzak
Gaztelagun. Alokairurako dirulaguntza
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Onuradunak:
- 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, diru-sarrera erregulardunak eta beren ohiko etxebizitzarengatik alokairua ordaintzen ari direnak.
- Bestelako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzun ezagutzeko testa Gaztelagun programaren webgunean.
Epea: amaiera eperik gabe
Informazio gehiago: Gaztelagun programaren webgunea
Etxebide. Etxebizitza parke publikoaren eskaera alokairurako edo erosketarako
Erakundea: Etxebide. Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua
Onuradunak: Etxebide zerbitzuaren webgunean betebeharrak ikus daitezke
Epea: amaiera eperik gabe
Informazio gehiago: Etxebide zerbitzuaren webgunea
Vitalquiler. Vital Fundazioaren etxebizitza babestuen programa
Erakundea: Vital Fundazioa.
Onuradunak: Ikusi baldintzak web gunean.
Epea: amaiera eperik gabe
Informazio gehiago: Vitalquiler webgunea
Ikasleentzako ostatua
Ba al dakizu non biziko zaren ikasturtean zehar?
Ikasleentzako ostatua Gasteizen
Honako dokumentuan, Gasteizen dituzun ikasleentzako egoitzak ikusi ahal dituzu.
Iragarki taula
Ikaslea bazara eta alokatzeko pisu bila bazabiltza; beste ikasle batzuen bila bazabiltza etxebizitza partekatzeko; jabea bazara eta zure etxebizitza edo gelaren bat alokatu nahi baduzu... bilatzen ari zaren hori topatu edo iragarri zaitez!
Ostatu aplikazioa. Pisuak eta gelak
Campus bakoitzak daukan Ostatu Zerbitzuak, aplikazio honen bitartez, laguntza eskaintzen die AZP, IIP eta ikasleei ikasketa-denboraldirako etxebizitzak edo logelak alokatzeko informazioa bilatzen.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.