Bakarrik dauden adinekoentzako informazio, detekzio eta akonpainamendu kanpaina

"Bakardadeari aurre egin nahi diot" deituriko kanpaina bakardade arazoak dituzten adinekoak detektatu eta horiei eskaintzen zaien gizarte-laguntza hobetzeko informazio eta sentsibilizazio kanpaina da. Liburuxka pdf

Oharra

https://www.youtube.com/watch?v=d3GwZOx3Tb4(Beste leiho batean irekiko da)

Adinekoentzako...

Gutuna pdf eta liburuxka pdf bidali zaie bakarrik bizi diren eta gizarte baliabide publikoetan arretarik jasotzen ez duten 75 urtetik gorakoei. Bertan hainbat arlotan lagungarri izan ditzaketen baliabideei buruzko informazioa ematen zaie: bakardadeari aurre egiteko, ikasteko eta ondo pasatzeko lekuak aurkitzeko, etxean bizitzen jarraitzeko laguntza izateko... Bakardadeari aurre egin nahi diot | Ikasi eta gozatu egin nahi dut | Etxean bizi nahi dut | Hobeto egon nahi dut

Gizarte zerbitzuekin harremanetan jartzera animatzeaz gain, Arabako Gurutze Gorriko boluntario batek etxean bisita egiteko eta oinarrizko gizarte zerbitzuetan elkarrizketa batean laguntzeko aukera eskaintzen zaie. Jakin egin behar dute edozein egoera eta unetan adituak dituztela bere beharrak entzuteko eta hobeto egoten laguntzeko prest.

Herritarrentzako...

Zahartzaroaren alderdi nagusiei eta adinekoentzako gizarte baliabide komunitarioei buruzko informazioa ematen da. Leku publikoetan (autobus, osasun zentro, gizarte etxe...) liburuxkak, kartelak, informazio-orriak, banderak eta abar banatuko dira.

Bakarrik dagoen adinekoren bat ezagutzen baduzu, laguntza behar duena, jo ezazu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura.

Laguntza sarearentzako...

Inguruko gizarte eragileekin eta elkarteekin egiten da lan, informazioa lortzeko eta bakarrik daudenen detekzioan eta beharra duten inguruko adinekoei arreta egiten laguntzeko.

"Bakardadeari aurre egin nahi diot Norekin hitz egin dezaket?"

Adinekoen bakardadeak haien ongizateari eragiten dio. Behar bagaituzu, zurekin gaude Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan. Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuan premiazko laguntza behar baduzu, berehalakoan eskainiko dizugu arreta. Eta 010 Telefonoan edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan interesatzen zaizkizun gaien inguruko informazioa emango dizugu.

Bakarrik dagoen adinekoren bat ezagutzen baduzu, laguntza behar duena, jo ezazu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura.

"Ikasi eta gozatu egin nahi dut "

Norberaren premia, nahi eta gaitasunen arabera gizartean parte hartzea, horra zer den modu aktibo eta osasungarriaren zahartzea. Etxetik ateratzeko aukerak eskaintzen ditu egunero bizitzak, beste pertsona batzuekin biltzeko abaguneak.

Zaindu zeure burua osasun-parkeetan, eta har ezazu parte Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletan edo Gizarte Etxeetako ikastaro, lantegi eta jardueretan.

"Etxean bizi nahi dut "

Pertsona gehienek nahiago dute etxean zahartu, giro bero eta atseginean. Eguneroko izimoduari eutsi nahi izaten diote adinekoek, beren intimitateari. Etxean bizitzeak norberaren harremanei eta identitateari eusteko aukera ematen du, norberaren bizitza kontrolatzekoa.

Laguntza izan zenezake etxean: etxez etxeko laguntza zerbitzua, eguneko arreta zerbitzua, bazkaria etxera eramateko zerbitzua edo familia zaintzaileei laguntzeko programa.

Bazkaldu konpainian jantoki-zarbitzuan: bazkaria osasungarria emango dizute, giro atseginean, eta ongi bazkaltzeaz gain, harreman berriak egin ahalko dituzu. Eta ezin baduzu etxean jarraitu, etxe berria dago zuretzat zainpeko apartamentu batean edo egoitzan.

"Hobeto egon nahi dut "

Laguntzarik ez izateak eta ez jasotzeak ondorio fisikoak, psikikoak eta sozialak ekar ditzake, pertsonen bizi-kalitateari kalte egiten diotenak.

Gure laguntza duzu: entzun egingo dizugu

Bakardade arazorik baduzu, edo halakorik duen adinekorik ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

Jo auzoko gizarte etxera eta eskatu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilearekin hitz egiteko hitzordua, deitu 010 edo 945 16 11 00 telefonoetara, edo deitu 945 13 08 45 telefonora eta eskatu boluntario batek etxean bisita egin edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzura lagun diezazula

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: