+55 ibilbideak natur inguruetan

Mendi baten panoramika

55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera, Arabako paisaia ederrenak zeharkatuz, mendira eta ingurune natural hurbilenetaz gozatzeko.

Irteeren egutegia

Urtero, bi denboraldietan banatzen da: udaberrian eta udazkenean. 2026an udaberrian maiatzaren 19tik ekainaren 18ra arte izango da; eta, udazkenean irailaren 15etik urriaren 15era arte.

Xehetasunak

Egunak eta ordutegia

Irteerak asteartero eta ostegunero izango dira, astearteetako irteerak zailtasun ertainekoak izango dira, eta ostegunetakoak, berriz, zailtasun txikikoak.

Autobus zerbitzua barne dago eta irteerak gidatuak izango dira elkargunetik, ibilbidean zehar eta topagunera itzuli arte.

Irteera 08:30ean izango da leku hauetatik:

  • Judimendi gizarte etxea
  • Iparralde gizarte etxea
  • Gasteiz hiribidea, 18 (Justizia Jauregia)

Irteeren iraupena 14:00ak arte izango da.

Izen-ematea
  • Udaberriko ibilbideak: 2026ko Maiatzaren 5etik 8:30ean hasita, irteeraren aurreko egunera arte 13:00ak baino lehen.
  • Udazkeneko ibilbideak: 2026ko Irailaren 4etik 8:30ean hasita, irteeraren aurreko egunera arte 13:00ak baino lehen.
  • Lekuak: Gizarte Etxeetan eta Kirol-instalazioetan
  • Prezioa: bazkideak: 2,70€ / bazkideak ez direnak: 4,30
Araudia
  • Pertsona berak ezin izango du 5 irteera baino gehiagotan izena eman aldi berean. Beste izen emate bat egin nahi badu, pertsona hori berriro jarri beharko da ilaran
  • Interesdunek eskura jasoko dute jarduerari buruzko informazio guztia biltzen duen fitxa bat. Informazio hori webgunean ere egongo da eskuragarri.
  • Parte hartzaileek autobus geltoki bat aukeratu beharko dute eta bertan hartu beharko dute autobusa jardueraren egunean.
  • Jardueraren zenbatekoa itzuliko da soilik irteeraren aurreko bi egunetara arte eskatzen bada; kasu horretan, kudeaketa-gastu gisa ordaindutako zenbatekoaren % 15 atxikiko zaio.
  • Kanpainan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da dagokion irteeran izena emanda egotea eta irteera-egunean ordainagiria aurkeztea NANarekin batera.
  • Kirol Zerbitzuak irteera horiek bertan behera uztea erabaki dezake, parte-hartzaileen gutxieneko kopurura ez iristeagatik edo beste edozein arrazoirengatik, eta antzeko ezaugarriak eta zailtasun-maila dituen ibilbide bat aldatzea.
  • Gomendagarria da edaria eta janaria eramatea.
  • Programatutako jarduera guztiak elebidunak izango dira, eta euskararen erabilera sustatuko da. Jarduera bakoitzean aztertuko da euskararen erabilera zein izango den, parte-hartzaileen euskara-mailaren arabera.
  • Irteera bakoitzean gehieneko plaza kopurua 100 izango da.
  • Laguntza beharra duten pertsonek, eskaera orri bat bete beharko dute eta kirol koordinatzaileari helaraziko zaio, honek baloratu dezan.

Informazio gehiago

Ibilbideak natur inguruetan +55: 2026ko udazkena

Harremanetarako

Kirol Zerbitzua

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, deitu, astelehenetik ostiralera, 945 16 16 16 telefonora (1555 luzapena) edo idatzi helbide honetara: coordep.04@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.