Itzulera - Gazteak - Ohiko galderak

1.  Itzulera ziurtagiria, zer da eta zertarako balio du?
Atzerrian denbora batez bizi eta gero itzuli bazara, baliteke egoera hau Administrazioaren aurrean ziurtatzen duen dokumenturen bat behar izatea. Dokumentu hori itzulera ziurtagiria da, eta zenbait zerbitzu, programa eta laguntza jaso ahal izateko beharrezkoa edo lagungarria izango zaizu.
Gaur egun, bi ziurtagiri daude:

1.1 Itzultzeko euskal ziurtagiria.
Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako(Beste leiho batean irekiko da) Atalaren bitartez, ematen duen ziurtagiria da hau. Atzerrian bizi izateagatik, zenbait zerbitzu eta laguntza jasotzeko baldintzak betetzea zaila egiten da, gehien bat erroldaren antzinatasunari dagokionez. Itzultze ziurtagiri honek balio du, batez ere, atzerrian bizi eta Euskadira itzuli diren euskaldunek ere laguntza hauek jaso ahal izateko.
Oharra: itzultzeko euskal ziurtagiriak laguntzak eskatzeko aukera besterik ez du ematen. Horiek jasotzeko, zehazten diren beste baldintza guztiak ere bete beharko dituzu, eta Administrazioaren laguntzak jasotzeko eskubidea onartu beharko dizu.

* Zer baldintza bete behar ditut?
- Atzerrira bizitzera joan aurretik, azkenekoz, Euskadin bizi izana.
- Espainiar estatuko nazionalitatea mantentzea.
- Behin atzerritik itzulita, zuzenean Euskadira bizitzera etortzea.
- Atzerrian hiru urtez jarraian bizi izana, gutxienez. Zein laguntza eskatzen duzun, hori jasotzeko, hemen bizi izan direnei eskatzen zaien denbora bera edo luzeagoa eman behar izan duzu atzerrian.

* Nola eska dezaket?
Eusko Jaurlaritzaren euskaletxeak@euskadi.eus helbidera idatziz eska dezakezu, zuzenean bertara hurrengo dokumentazioa bidaliz:
- Zure datuak jasotzen dituen fitxa(Beste leiho batean irekiko da) bat.
- Zure egoera azaltzen duen memoria txiki bat.
- Estatutik kanpo bizi aurretik EAEn izandako azken errolda ziurtagiria.
- Egunean dauden NAN eta pasaportearen kopiak.
- Itzuli eta berehala EAEn erroldatu izanaren ziurtagiria.
- Atzerrian bizi izana ziurtatzen duten dokumentuak: zigilatutako pasaportea, lan kontratuak…
Informazio gehiago eta dokumentuen adibideak Gazte BizHitza(Beste leiho batean irekiko da) atarian.
Oharra: itzultzeko euskal ziurtagiriak ematen dituen eskubideak Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legea(Beste leiho batean irekiko da)ren 3. artikuluan zehazten dira.

1.2 Estatu espainiarreko itzulitako emigratuaren ziurtagiria.
Ziurtagiri hau Espainiako Estatuak ematen du, eta, bi urtez, eskari hauek egin ahal izateko balio du: langabezia prestazio kotizaziopekoa, itzulitako emigranteentzako langabezia laguntza, gizarteratzeko errenta aktiboa, eta abar. Ziurtagiri hau, bereziki, Europar Batasuna, Europako Espazio Ekonomikoa, Suitza edo Australia ez diren beste herrialdeetatik itzulitako pertsonentzat da.
Oharra: itzulitako emigratuen ziurtagiriak laguntzak eskatzeko aukera besterik ez du ematen. Horiek jasotzeko, zehazten diren beste baldintza guztiak ere bete beharko dituzu, eta Administrazioak laguntzak jasotzeko eskubidea onartu beharko dizu.

* Zer baldintza bete behar ditut?
- Atzerrira joan aurretik Espainiako Estatuan bizi izana.
- Gaur egun Espainiako Estatuan bizi.
- Espainiako nazionalitatea izan eta, atzerrian egon bitartean, hau mantendu izana.
- Europar Batasuna, Europako Espazio Ekonomikoa, Suitza edo Australia ez diren beste herrialdeetan bizi izana (herrialde hauek beste tramite ezberdin batzuk dituzte lan egindako denbora ziurtatzeko (ikusi "Nola egin dezaket atzerrian lan egindako denbora hori ez galtzeko itzultzen naizenean?" / "Europa eta Australia" atala).
- Atzerrian lan egin izana.
- Atzerrian bizi izan zaren herrialde hartan langabezia laguntzarik jasotzeko eskubiderik ez izatea.

* Nola eska dezaket?
Ziurtagiri hau eskatzeko bizi zaren lurraldeko Gobernu Ordezkaritzara jo beharko duzu (Lan eta Immigrazio Atalera):
• Araba: Olaguibel kalea 1. 01001-Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 75 94 30.
• Gipuzkoa: Pío XII plaza, 6. 20010-Donostia-San Sebastián. Telefonoa: 943 989 000.
• Bizkaia: Gran Vía Diego López de Haro kalea, 50. 48011-Bilbao. Telefonoa: 944 509 448.
Hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko duzu:
- Egunean dagoen NANa edo pasaportea, eta atzerrian bizi bitartean Espainiako nazionalitatea mantendu duzula ziurtatzen duen dokumentua (NANa, pasaportea, kontsulatu-matrikula erregistroa, hitzez hitzezko jaiotza-agiria…).
- Espainiatik egindako azken irteera egiaztatzen duen dokumentua (pasaportea edo beste bat) eta itzulera data egiaztatzen duena (hegazkin billetea, zigilatutako pasaportea…).
- Atzerrian lan egindako denbora egiaztatzen duten dokumentuak (kontratuak, Gizarte Segurantzari egindako ordainketak…). Horiek legalizatuak(Beste leiho batean irekiko da), apostillatuak(Beste leiho batean irekiko da) edo egiaztatuak egon beharko dute Enplegu eta Gizarte Segurantza Kontseilaritzan edo Kontsulatuan, kasuan kasu.
- Atzerrian bizi izandako herrialdean langabezia laguntzarik jasotzen ez dela esaten duen erantzukizunpeko adierazpena.
Informazio gehigarria jasotzeko Itzulera Gida(Beste leiho batean irekiko da) begiratu edo Espainiako Itzulera Bulegora(Beste leiho batean irekiko da) dei dezakezu: 913 631 654.
2.  Kontsulatuan izen-emateak eta uzteak, nola eta zertarako egin?
Atzerrian bizi bazara Kontsulatuko Matrikula Erregistroak hainbat balio izango du zuretzat: zure dokumentazioa eguneratzeko, atzerrian bizi zarela egiaztatzeko eta Estatu espainiarrean antolatzen diren hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, besteak beste. Horrez gain, itzultzen zarenean, erregistro honetako izen emateak eta izen ematea bertan behera uzteak atzerrian bizi izandako denbora egiaztatzeko balioko dizu, eta horrekin, itzulera ziurtagiriak eskatu edota zenbait programatan parte hartzea bermatuko dizu, baita zenbait gauza aduanatik pasatzen erraztu ere.

* Nola eska dezaket kontsulatuan izen ematea?
Kontsulatuko Matrikula Erregistroan “egoiliar” bezala izena eman nahi baduzu, hurbilen duzun bulego kontsularrean egin beharko duzu eskaera, eta hurrengo dokumentazioa aurkeztu:
- NANa eta pasaportea.
- Argazki bat.
- Izena emateko inprimakia(Beste leiho batean irekiko da).
- PERE/CERA erregistroan izena emateko inprimakia(Beste leiho batean irekiko da).
Kontuan hartu Kontsulatuko Matrikula Erregistroan “egoiliar” bezala izen-emateak zure Udal Errolda bertan behera geratzea dakarrela. Atzerrira bakarrik epe mugatu motz baterako bazoaz (ikasketak, eta abar) baliteke hobe izatea erregistro honetan “ez egoiliar” bezala izena ematea.
Informazio gehiago Kanpo Gaietarako Ministerioan(Beste leiho batean irekiko da).

* Nola eska dezaket kontsulatu izen-ematea bertan behera uztea?
Kontsulatuko Matrikula Erregistroko izen-ematea bertan behera uzteko hurrengo inprimakia(Beste leiho batean irekiko da) aurkeztuz egin beharko duzu.
Itzultzen zaren momentuan Udal Erroldan izena eman beharko duzu, edo atzerriko beste herrialde batera bazoaz, bertako Kontsulatuan.
Informazio gehiago Kanpo Gaietarako Ministerioan(Beste leiho batean irekiko da).
3.  Garrantzitsua al da itzultzen naizenean udal erroldan izena ematea? Nola egin dezaket?
Udal erroldak zure bizitokia egiaztatzeko balio du, eta horren bitartez, Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta udal mailako programa eta politiketara sarbide izateko. Beharrezko izango zaizu, adibidez, udal enplegu planetan izena emateko, osasun txartela eskatzeko edo itzultze ziurtagiria eskatzeko. Oso garrantzitsua da itzultzean erroldatzea, bereziki, atzerrira joan zinenean udal erroldan izen-ematea, bertan behera utzi bazenuen edo Kontsulatuko Matrikula Erregistroan egoiliar bezala izena eman bazenuen.
Kontuan hartu bizi zaren udalerrian erroldatzea derrigorrezkoa dela, eta udal erroldan izena emateak zuzenean Kontsulatuko Matrikula Erregistroan eta CERAn izen-emateak bertan behera geratzea ekarriko duela. Ikusi "Kontsulatuan izen-emateak eta uzteak, nola eta zertarako egin?" atala.

* Nola erroldatu naiteke Gasteizen?
Gasteizko udal erroldan izena emateko herritarrei laguntzeko bulego batera gerturatu beharko duzu, eta hurrengo dokumentazioa aurkeztu:
- Zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa: NANa, pasaportea…
- Gasteizen bizi zarela egiaztatzen duen dokumentazioa: etxebizitza baten jabegoa, edo alokairu edo berralokairu kontratua, edo, jabea edo maizterra ez bazara, bizi zaren etxebizitzaren jabea edo maizterrarekin batera joan beharko duzu, hark zu bertan bizi zarela aitor dezan.
Geroago errolda ziurtagiri bat behar baduzu, online eskatu ahal izango duzu, baina erroldan izena emateko bulegora bertaratu beharko duzu.
Informazio gehiago Gasteizko Udalaren webgunean.
4.  Oraindik atzerrian bizi banaiz, lana bilatzeko Lanbide erabil dezaket?
Gasteizera itzultzea pentsatzen ari bazara, baliteke Lanbiden izena ematea lagungarria izatea. Lanbiden izena emateko(Beste leiho batean irekiko da) EAEko udalerri batean erroldatuta egon behar duzu, baina itzultzeko asmoa duten emigranteentzat salbuespen bat dago:
326/2003 dekretua, abenduaren 23koak(Beste leiho batean irekiko da) 10. artikuluan dioenez: “EAEn egoitza izan behar dute, atzerrian bizi diren eta zerbitzuaren bidez bitartekotza erabili nahi duten nazionalitate espainoleko pertsonak salbu (itzultzeko asmoa duten emigranteak)”.
Ikuspegi praktiko batetik begiratuta, Lanbiden izena ematen duzun lehen aldian, EAEn erroldatuta egon beharko zara, eta izena ematea egiteko hitzordua(Beste leiho batean irekiko da) eskatu beharko duzu zure Lanbide bulegoan. Geroago atzerrira bazoaz eta Lanbideren zerbitzuak jasotzen jarraitu nahi baduzu, zure lan eskaera online berritu ahal izango duzu Nire Lanbidenet(Beste leiho batean irekiko da) webgunean, zure errolda alde batera utzita. Horrez gain, jakinarazpenetarako helbidea aldatu ahal izango duzu eta zure atzerriko helbidea gehitu: Nire Lanbidenet > Harremanetarako datuen aldaketa > jakinarazpenetarako helbidea.
Dagoeneko atzerrian bizi bazara eta joan baino lehenago inoiz Lanbiden ez bazenuen izenik eman, orduan Lanbideko bulego batera joan beharko duzu zuzenean. Galdetu aurretiaz zein dokumentazio eskatuko dizuten telefonoz.
Informazio hau ez dago Lanbideren webgunean ikusgai, baina Lanbideren bulegoetara(Beste leiho batean irekiko da) deituz informazio gehiago eska dezakezu.
Lanbidez gain, itzuli nahi duten pertsonei lana bilatzen laguntzen dieten bi proiektu hauek erabilgarriak izan daitezke zuretzat ere:
- Welcome back reloaded(Beste leiho batean irekiko da).
- Volvemos(Beste leiho batean irekiko da).
5.  Euskadin lana bilatzeko EURES sarea erabil dezaket?
Bai. EURES(Beste leiho batean irekiko da) Mugikortasun Profesionalerako Atari Europarra da, eta atzerrira joan zein handik itzultzeko oso erabilgarria izan daiteke. Hauek dira eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak:
- Lan bila bazabiltza, Lana Topatu(Beste leiho batean irekiko da) atalean Europako enplegu zerbitzu publiko guztiek argitaratzen dituzten lan eskaintzak ikusiko dituzu. Eskaintza horietako batek Europar Batasunaren ikurrina badarama, horrek esan nahi du herrialdez aldatzeko prest dauden pertsonei bereziki zuzenduriko lan eskaintza dela.
- Beka, praktika, boluntariotza edo beste mota bateko aukera baten bila bazabiltza, Gazteentzako Aukerak(Beste leiho batean irekiko da) atalean hainbat proposamen topatuko dituzu.
- Oraindik ez badakizu nora joan, edo hemen egoera hobetu den jakin nahi baduzu, orduan, Bizitza eta Lana(Beste leiho batean irekiko da) atala baliagarria izango zaizu. Bertan herrialde batzuetako lan merkatuaren egoera eta bizi baldintzak ezagutu ahal izango dituzu, adibidez, zein sektoretan behar diren langileak.
- Enplegu azoka eta beste mota bateko enplegu ekimenetan parte hartu nahi baduzu baina ezin bazara bertaratu, horietan parte hartzen duten enpresak ezagutu, hitzaldiak entzun eta curriculumak aurkezteko aukera duzu European Job Days(Beste leiho batean irekiko da) atalean.
- Zuzenean aholkulari batekin hitz egin nahi baduzu, EURES aholkulariekin(Beste leiho batean irekiko da) egin dezakezu, haien chat baten bitartez. EURESek Araban(Beste leiho batean irekiko da) kontaktu zuzena dauka eta berarengana jo dezakezu.
6.  Enplegu programa publikoetan parte har dezaket?
Enplegu programa publikoak administrazio publikoek sustatutako horiek dira, eta lanpostuak sortu edo lanpostuak sortzea sustatzea helburu izaten dute. Oro har, deialdiak publikoak dira eta gehienetan Lanbideren bitartez kudeatzen dira.
Kasu gehienetan, plan hauetatik eratorritako lanpostuak eskuratu ahal izateko EAEko udalerri batean erroldatuta egon beharra dago, eta, hortaz, emigratu duen pertsona batek ezingo luke eskaria egin (errolda mantendu ez badu, behintzat).
Hala eta guztiz ere, emigratu eta itzuli nahi duten pertsonentzat programa berezituak sortzen ari dira pixkanaka, eta horietan bai parte har dezakezula. Dena den, komenigarria da deialdi bakoitzaren baldintzak ondo irakurtzea.
Hona hemen hainbat adibide:
- Gazteen Itzultzerako Laguntzak.(Beste leiho batean irekiko da)
- Retorno Jóvenes Metal(Beste leiho batean irekiko da).
- My first EURES job(Beste leiho batean irekiko da).
7.  Itzultzen garenontzat ekintzailetza programa berezirik existitzen al da?
Gasteizen ez dago itzultzen diren pertsonentzat ekintzailetza programa zehatzik. Behin itzuli zarela, eta zure negozioa martxan jartzea erabakitzen baduzu, orduan Lanbide(Beste leiho batean irekiko da)k edo Gasteizko Udalak ekintzaileei eskainitako laguntza orokorretan parte hartu ahal izango duzu.
8.  Nola egin dezaket atzerrian lan egindako denbora hori ez galtzeko itzultzen naizenean?
Baliteke atzerrian egon zaren bitartean lan kontratu bat edo gehiago eduki izana. Horrela bada, itzultzen zarenean, atzerrian egindako lan horiengatik kotizatu duzuna hemen ere kontuan hartzea interesatuko zaizu: dela erretirorako, bizitza laboralerako edo langabezia eskatzeko. Lan egin duzun herrialdearen arabera kotizazio horiek kontuan hartzea bide ezberdin batetik eskatu ahal izango duzu:

8.1 Europa eta Australia:
Europako herrialde batean edo Australian lan egin baldin baduzu, orduan zure kotizazioak guztira ematea eskatu ahal izango duzu. Horren bitartez, eta baldintzak betetzen badituzu, SEPEak atzerrian lan egindako denbora onartuko dizu.

Zer egin behar dut nire kotizazio aldiak guztira emateko?
U1 inprimakia, E301 inprimakia(Beste leiho batean irekiko da) edo “verification of working life residence in Australia” dokumentuak eskatu beharko dituzu lan egin duzun atzerriko herrialde horretan, eta SEPEn aurkeztu.
Herrialdearen arabera (lan egin duzun herrialdea) hauek dira beharrezko dokumentuak:
- EB (27) eta Suitza: U1 inprimakia(Beste leiho batean irekiko da)
- Norvegia, Islandia eta Liechtenstein: E301 inprimakia(Beste leiho batean irekiko da)
- Australia (egoiliarra): “verification of working life residence in Australia” inprimakia.
Oharra: Europako herrialde batean baino gehiagotan lan egin baldin baduzu, haietako bakoitzean eskatu beharko dituzu U1 edo E301 inprimakiak.

* Non eska ditzaket dokumentuak?
Herrialdez herrialde aldatzen da, baina, oro har, dokumentu horiek emateko arduraduna Enplegu Zerbitzua edo Gizarte Segurantzaren erakundeak dira. Hala ere, behin itzuli zarenean, SEPEren bitartez ere eska ditzakezu, epeak luzeagoak badira ere.
Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, hori ere herrialdearen arabera aldatzen da. Hargatik, gogoratu lanari dagokion dokumentu oro gordetzea komeni dela: kontratuak, nominak, inprimaki ofizialak, eta abar.

* Non aurkeztu behar ditut dokumentuak?
Dokumentu guztiak SEPEn aurkeztu beharko dituzu, eta orduan zure kotizazioak guztira ematea eskatu ahal izango duzu: atzerritik itzuli bezain laster izan daiteke, edo behin itzulita lana topatzen baduzu, lan hori bukatzen zaizunean.
Itzultzen zarenean langabezia saria eskatzea pentsatuta baduzu, kontuan hartu itzuli eta 15 egunera gehienez SEPE eta Lanbiden eman beharko duzula izena. Horrela bada, inprimaki guztiak atzerritik ekartzea komeni da (ikusi "Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?" atala)
Oharra: U1 eta E301 inprimakiek Europako herrialde guztietan izandako kotizazio aldiak egiaztatzeko balio dute, ez zenbatekoak, ezta kotizazio oinarriak ere. Era berean, langabezia saria jasotzeko eskubidea eskatuko duzun herrialdearen araudiaren araberakoa izango da.
Informazio gehiago SEPE(Beste leiho batean irekiko da)ren webgunean.

8.2 Beste herrialde guztiak.
Europar Batasunetik kanpo lan egin baduzu, Estatu Espainiarrak herrialde horrekin duen alde biko hitzarmenaren araberakoak izango dira betebeharrak. Gomendagarria da zuzenean informatzea Gizarte Segurantzan, Nazioarteko Mugikortasuna(Beste leiho batean irekiko da) atalean.
Orobat, alde biko hitzarmena badago ere, ezingo dituzu zure kotizazio aldiak ekarri eta ez dizute balioko langabezia saria eskatzeko edo lan bizitzan txertatzeko, baina erretiratzeko ordua heltzen zaizunean, eta betebehar guztiak betetzen badituzu, herrialde bakoitzean egindako lan epe guztiak batu ahal izango dituzu eta herrialde bakoitzean erretiroaren kopuru bat eskatu.
Gizarte Segurantzaren webgunean sinatuta dauden alde biko hitzarmenak(Beste leiho batean irekiko da) eta alde anitzeko hitzarmen Latinoamerikarra(Beste leiho batean irekiko da) ikusi ahal dituzu.
Oharra: hainbat herrialdetan lan egiten baduzu, Gizarte Segurantzaren(Beste leiho batean irekiko da) web orrialdean zure erretiroa nola kalkulatu daitekeen ikus dezakezu.
9.  Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?
Langabezia saria (kotizaziopekoa) eskatu ahal izatea hainbat baldintzaren menpe dago: emigratu baino lehen lan egin bazenuen, zein herrialdetara joan zaren lan egitera, zenbat denbora egon zaren lanean orotara, eta abar.

9.1 Europako beste herrialde batean langabezia laguntza bat jasotzen ari naiz.
Lan bila dagoen jendearen mugikortasuna sustatze aldera, Europako herrialdeek langabezia sariak herrialdez herrialde mugitzea baimentzen dute, eta horrela, beste herrialde batean jasotzen duzun langabezia jasotzen jarraitu ahal izango duzu itzultzen zarenean. Horretarako baldintza hauek bete beharko dituzu:
- Zauden herrialde horretan langabezia saria jasotzeko eskubidea izatea, herrialdearen araudiaren arabera eta kontribuzio modalitatean.
- Zauden herrialde horretan lana bilatzen eta enplegu zerbitzuetan erregistratua, gutxienez, lau astez egon izana.
- Herrialdeko administrazioari langabezia saria mugitzeko baimena eskatzea, horretarako U2 inprimakia(Beste leiho batean irekiko da) eskatuko da.
- Itzultzen zarenean lan bilatzaile bezala erregistratzea (Lanbiden izena eman).
- U2 inprimakia SEPEren bulegoetara eraman, itzuli eta gehienez 7 eguneko epean (U2 dokumentuan agertzen den irteera data kontuan hartuko da).
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan informazioa eska dezakezu zuzenean. Hemen herrialdekako adibide batzuk topa ditzakezu adibide gisa: Alemania(Beste leiho batean irekiko da), Irlanda(Beste leiho batean irekiko da) edo Erresuma Batua(Beste leiho batean irekiko da).
Informazio gehiago EURES(Beste leiho batean irekiko da) sarean.

9.2 Atzerrira joan baino lehen langabezian nengoen eta langabezia laguntza jasotzen nuen.
Hemen zaudela langabezia saria jasotzen baduzu eta atzerrira lan bila joan nahi baduzu bi aukera dituzu, helburu duzun herrialdearen eta han egongo zaren denboraren arabera. Itzuleran langabezia saria eskatu ahal izatea ala ez, hainbat egoerak baldintzatuko dute.

9.2.1 EB, EEEko herrialdeetara edo Suitzara bazoaz.
Langabezia saria jasotzen ari bazara eta herrialde hauetako batera joatea erabakitzen baduzu, kontuan hartu zure langabezia saria bertara mugi dezakezula eta han zaudela jasotzen jarraitu, betiere, lana bilatzeko joaten bazara bertara.
Oharra: egoera hau berbera da herrialde hauen artean edozein norabidetan mugitzen bazara. Ikusi "Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?" / "Europako beste herrialde batean langabezia laguntza bat jasotzen ari naiz" atala.
Baldintzak betetzen badituzu, eta eskaria egiten baduzu, zure langabezia saria Europako edozein herrialdetan jaso ahal izango duzu gehienez hiru hilabetez (egoera berezi batzuetan sei hilabetera luzatu ahal izango da). Behin denbora hau igarota, saria jasotzeari utziko diozu, epea amaitu baino lehen itzultzen ez bazara, behintzat. Azken kasu horretan, eta oraindik langabezia jasotzen jarraitzeko eskubidea mantentzen baduzu, itzuli eta geratzen zaizun denbora eta kopuruan jasotzen jarraitu ahal izango duzu. Hala ere, hori hala izateko, atzerrian egon zinen denboran lana aktiboki bilatu zenuela frogatu beharko duzu.
Hurrengo baldintzak bete beharko dituzu:
- Langabezia saria jasotzea, kontribuzio modalitatean.
- Lan bilatzaile bezala erregistratua egotea (Lanbiden), eta enplegu zerbitzuen eskura egotea gutxienez lau astez.
- SEPEn zure langabezia saria mugitzeko eskabidea egitea, U2 inprimategia(Beste leiho batean irekiko da) eskatu horretarako.
- Behin atzerriko herrialde batera helduta, lan bilatzaile bezala erregistratu beharko duzu hango enplegu zerbitzuaren bulegoetan.
- Enplegu zerbitzuko bulegoetara U2 inprimakia eraman, U2an agertzen den irteera data eta 7 egunera, gehienez.
Hiru hilabeteko luzapena eskatu nahi izanez gero, zauden herrialdeko enplegu zerbitzuan egin beharko duzu, eta haien eskatzen dizkizuten baldintzak bete beharko dituzu, kasuan kasu.
Itzultzen zarenean zure langabezia saria jasotzeko eskubidea galdu nahi ez baduzu, hura iraungitzen den eguna izango da itzultzeko azkena. EURES(Beste leiho batean irekiko da) eta SEPEn eskatu informazio gehiago.

9.2.2 Beste edozein herrialdetara bazoaz.
Europa barruan mugitzea erabakitzen duten pertsonen artean ere gerta daitezke egoera hauek, haien langabezia saria mugitzea eskatzen ez badute (ikusi aurreko atala), baina, oro har, Europatik kanpoko herrialde batera emigratzen duten pertsonen artean dira ohikoak.
Hainbat egoera aurki daitezke:
- Atzerrira urtebete baino denbora luzeagoz bazoaz: SEPEn hala adierazi beharko duzu, eta zure langabezia saria iraungiko da. Itzultzen zarenean, ezingo duzu aurreko diru-laguntza berrabiatu, eta beste bat eskatu beharko duzu, hartarako baldintzak betetzen badituzu (ikusi "Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?" / "Atzerrira joan baino lehen ez nuen langabezia laguntzarik jasotzen" atala).
- Atzerrira urtebete baino denbora laburrago batez bazoaz: SEPEn hala adierazi beharko duzu, eta zure langabezia saria eten egingo da. Itzultzen zaren momentuan, lanik topatu ez baduzu, berriz ere SEPEra gerturatu eta diru-laguntza berrabiarazi nahi duzula adierazi. Kontuan hartu itzultzen zarenetik bakarrik 15 egun izango duzula hori egiteko. Hala eginez gero, langabezia saria bidaiatu baino lehen geratzen zitzaizkizun epe eta zenbatekoetan berrabiaraziko da. Hori hala izateko, atzerrian egon zinen denboran lana aktiboki bilatu zenuela frogatu beharko duzu.
- 15 eta 90 egun arteko epe baterako bazoaz atzerrira: SEPEn hala adierazi beharko duzu, eta atzerrian zauden tarte horretarako eten egingo zaizu langabezia saria.
- Atzerrian 15 egun baino gutxiago ematen badituzu: SEPEn hala adierazi ahal izango duzu, eta itzuli eta hurrengo egunean bulegoan aurkeztu beharko zara, baina langabezia saria ez zaizu etengo.
Informazio gehiago SEPE(Beste leiho batean irekiko da)n

9.3 Atzerrira joan baino lehen ez nuen langabezia laguntzarik jasotzen.
Itzultzen zarenean kotizaziopeko langabezia laguntzarik jaso nahi izanez gero baldintza hauek bete beharko dituzu:
- Atzerrian lanean egon eta gero langabezian geratu, eta zauden herrialdean langabezia saririk jasotzeko eskubiderik ez izan.
- Atzerrian lan egindako denbora guztira eman ez baduzu edo denbora hori guztira emanda ere ez bazara minimora heltzen, atzerrira joan aurretiko sei urteetan zehar urtebetez lan egin izana gutxienez (lan egindako denbora hori ez bazenuen langabezia saria eskatzeko erabili aurretik).
- Lanbiden lan bilatzaile bezala erregistratu eta SEPEn beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu, itzuli eta 15 egunera gehienez.
Informazio guztia Itzulera Gida(Beste leiho batean irekiko da)n topa dezakezu.
Horrez gain, kontuan izan zure egoera atzerrian bizi izan zaren herriaren arabera aldatuko dela:

9.3.1 EB, EEEko herrialde batetik, Suitza edo Australiatik* itzultzen bazara. *Behin-betiko egoitza baimena.
Itzuli eta lan bilatzaile bezala izena eman eta gero, gutxienez lan bat topatu beharko duzu (egun betekoa bada ere), eta, lan hori bukatzean, orduan aurkeztu ahal izango dituzu U1 edo E301 dokumentuak SEPEn, eta horiekin batera, zure kotizazioak guztira eman. Ikusi "Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?" atala.
Behin kotizazio guztiak batuta, azken sei urteetako epean hauek 365 egun baino gehiago badira (aurretik langabezia saria eskatzeko erabili gabekoak), eskubidea izango duzu langabezia saria (kotizaziopekoa) eskatzeko.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Lan egindako denbora egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Ikusi "Nola egin dezaket atzerrian lan egindako denbora hori ez galtzeko itzultzen naizenean?" atala.
- Itzulera data egiaztatzen duen dokumentazioa.
Informazio guztia Itzulera Gida(Beste leiho batean irekiko da)n topa dezakezu.
EURES(Beste leiho batean irekiko da) aholkulariarekin hitz eginez informazio gehiago lortuko duzu.

9.3.2 Beste edozein herrialdetik itzultzen bazara.
Atzerrira bizitzera joan baino lehen 365 egunez lan egin bazenuen eta lan egindako denbora hori ez bazenuen langabezia laguntza bat eskatzeko erabili, orduan emigratu baino lehen Espainian lan egin zuten eta itzuli diren emigranteei zuzenduriko laguntza(Beste leiho batean irekiko da) eskatu ahal izango duzu.
Itzuli eta 15 egunera, gehienez, SEPEren bulegoetan hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko duzu:
- Estatu mailako itzulitako emigratuaren ziurtagiria, bertan itzultze data eta atzerrian lan egindako denbora zehazten duena (ikusi "Estatu espainiarreko itzulitako emigratuaren ziurtagiria" atala).
Informazio gehiago Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan (Beste leiho batean irekiko da)edo herritarren arretarako telefonoan: 901 119 999 / 945 750 898
10.  Itzulitako pertsonei zuzendutako laguntza berezirik ba al dago?
10.1 Itzultzen diren pertsonentzako langabezia laguntza (ez kotizaziopekoa).
Kotizaziopeko langabezia saria jasotzeko eskubiderik ez baduzu (ikusi "Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?" atala), itzultzen zarenean itzultzen diren pertsonentzako langabezia laguntza(Beste leiho batean irekiko da) (ez kotizaziopekoa) eska dezakezu.
Laguntza honek (IPREM(Beste leiho batean irekiko da)aren %80a) gehienez 18 hilabeteko iraupena izango du.
Zer baldintza bete behar ditut?
Langabezia laguntza hau jaso ahal izateko baldintza hauek bete beharko dituzu:
- EB, EEE, Suitza edo Australia ez den beste herrialde batetik itzultzea.
- Langabezian egon eta langabezia saria (kotizaziopekoa) jasotzeko eskubiderik ez izatea.
- Itzuli eta gehienez 30 egun geroago lan bilatzaile bezala erregistratu, eta beste 30 eguntan zehar lan eskaintza bakar bati ere ezetz ez esatea, justifikaziorik gabe behintzat.
- Ogibide arteko Soldata Minimoaren %70a baino altuagoa den diru sarrerarik ez izatea.
- Atzerrian igarotako sei azken urteetan gutxienez 12 hilabetez lan egin izana, eta hori egiaztatzeko itzulitako emigranteen ziurtagiria aurkeztu (ikusi "Estatu espainiarreko itzulitako emigratuaren ziurtagiria" atala).
Nola eska dezaket?
SEPEra joan beharko duzu, edo SEPEren egoitza elektronikoaren (Beste leiho batean irekiko da)bitartez eska dezakezu, honako dokumentuak aurkeztuz:
- Eskariaren inprimakia.
- NANa
- Itzulitako Emigranteen Ziurtagiria.
- Eskatzen badizute, diru sarreren ziurtagiria.
Oharrak:
45 urtetik gorakoa bazara, Itzulitako Emigranteen Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (Beste leiho batean irekiko da)(RAI gazteleraz) eska dezakezu.
55 urtetik gorakoa bazara, atzerritik itzuli diren 55 urtetik gorako pertsonentzako diru-laguntza(Beste leiho batean irekiko da) eska dezakezu.
Informazio gehiago Itzulera Gidan(Beste leiho batean irekiko da) eta Estatu espainiarraren Itzulera Bulegoan(Beste leiho batean irekiko da): 913631654.

10.2 Itzultzen diren pertsonentzako ohiz kanpoko laguntzak.
Itzultzerakoan atzeraezinak diren gastu batzuk ordaintzeko nahikoa dirurik ez daukazula ikusten baduzu, diru-laguntza ez ohiko hau eska dezakezu. Horretarako, honako baldintzak bete beharko dituzu:
- Itzuli eta hurrengo bederatzi hilabeteetan zehar diru-laguntza eskatu, Gobernuaren Arabako Azpiordezkaritzan.
- IPREMa baino altuagoa den diru sarrerarik ez izan.
- Lana bilatzeko arazoak izan. Gizarte zerbitzuen txostena aurkeztu beharko da horretarako.
- Atzerrian gutxienez bost urtez jarraian bizi izana.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Espainiako nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Atzerrian egondako denbora egiaztatzen duen dokumentazioa: itzulitako emigrantearen ziurtagiria, kontsulatuan izen-ematea bertan behera uztea, eta abar. Ikusi "Estatu espainiarreko itzulitako emigratuaren ziurtagiria" eta "Kontsulatu izen-emateak eta uzteak, nola eta zertarako egin?" atalak.
- Beharra izatea egiaztatzen duen txostena, Gasteizko gizarte zerbitzuek egindakoa.
- Beste diru-laguntzarik jasotzen ez dela egiaztatzen duen justifikazioa, edo jasotzekotan, hauen zenbatekoa zehazten duen agiria.
- Diru-laguntza zertarako behar den azaltzen duen dokumentua.
- Laguntzaren eskaria(Beste leiho batean irekiko da).
Informazio guztia webgune honetan ikus dezakezu: ciudadaniexterior.empleo.gob.es(Beste leiho batean irekiko da).
11.  Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eska dezaket?
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta Euskadin bizi eta oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek eska ditzakete. Atzerrian bizi eta gero, itzuli, eta baliteke zeure burua DBEa eskatzeko beharrean ikustea. Egoera horretan, izan daiteke zure erroldan beharrezkoa den antzinatasuna galdu izana (hiru urte edo gehiagokoa), hala ere, baldintza hauek betetzen badituzu DBEa eskatu ahal izango duzu:
- Azken hamar urteetan zehar bost urtez jarraian EAEan erroldatua egon bazara, hau da, duela bost urte baino gutxiago atzerrira joan bazinen eta hori baino lehen beste bost EAEko udalerriren batean bizi izan bazinen. Salbuespen honi buruzko informazioa Lanbideren webgunean(Beste leiho batean irekiko da) jaso dezakezu.
- Itzulitako euskal emigrantea izateko baldintzak betetzen badituzu (ikusi "Itzultze euskal ziurtagiria" atala), eta DBEa eskatzeko beharrezkoa den erroldatze denbora beste bizi izan bazara atzerrian (gaur egun gutxienez hiru urte).
Oharra: salbuespen honi buruzko informazioa 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoan(Beste leiho batean irekiko da), bigarren adierazpen gehigarrian irakur dezakezu, eta baita 147/2010 Dekretuan, maiatzaren 25ekoan, Diru Sarrerak Bermatzeko Erretari buruzkoan(Beste leiho batean irekiko da), 9. artikuluan, edo 8/1994 Legean, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoan(Beste leiho batean irekiko da), 11. artikuluan.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ez da kontribuziopeko mailako laguntza, eta zure bizikidetza unitatearen araberakoa izango da: pertsona bakarraren kasuan gehienez hilabetean 682,76€ izango dira.
Informazio gehiago Lanbide(Beste leiho batean irekiko da)n.

* Zer baldintza bete behar ditut?
Udal erroldaren baldintzaz gain, honako hauek ere bete beharko dituzu:
- Gutxienez urtebeteko bizikidetza unitate bat osatzea.
- DBEa baino altuagoa den diru sarrerarik ez jasotzea (zenbatekoa familiaren pertsona kopuruaren araberakoa da), ohiko etxebizitza edo lanpostua (bulegoa, adibidez) baino beste jabegorik ez izatea, eta ezarritako mugetatik pasatzen den diru edo ondasunik ez izatea.
- 23 urte baino gehiago izatea.
- Lanean bazaude, borondatezkoa den jardunaldi murrizketarik ez izatea.
- Lanbiden lan bilatzaile bezala izena emanda egotea.
- Beste diru-laguntza batzuk eskatzeko eskubidea izanez gero, guztiak dagoeneko agortu izana. Euskadira itzultzen diren euskal gazte emigratuen kasuan, adibidez, langabezia saria edo itzulitako pertsonentzako langabezia laguntza.
Oharra: DBEa baino baxuagoa den laguntzarik jasotzen baduzu, DBEa eska dezakezu gehienezko sarreretara heldu arte.

* Nola eska dezaket DBEa?
Lanbideren bulego batean eskatu beharko duzu. Aurretiaz hitzordua(Beste leiho batean irekiko da) eskatzea gomendatzen da.
DBEa eskatzen duen pertsonaren egoeraren arabera aurkeztu beharreko dokumentazioa asko alda daiteke (egoera zibila, baliabide ekonomikoak…). Lanbideren webgunean (Beste leiho batean irekiko da)ikus dezakezu zer eskatzen den kasu bakoitzean.
12.  Etxebizitza publikoko programetan izena eman dezaket?
Udal erroldan antzinatasuna galtzen baduzu ere, ez duzu merkatu pribatuan etxebizitza bat alokatu edo erosteko arazo gehigarririk topatuko. Ezta Etxebiden (Beste leiho batean irekiko da)izena eman edo babes ofizialeko etxebizitza bat eskatzeko ere, izan ere, ez baita behar errolda antzinatasunik horretarako (erroldatu eta berehala eman dezakezu izena). Erroldari loturiko baldintza bakarra, babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko urtebeteko antzinatasuna izatea izango da, baina udal bakoitzak hark sustatutako etxebizitzetan baldintza gehigarriak jar ditzake.
Etxebizitza bat erosi edo alokatzeari buruzko informazioa Gasteizko Udalaren webgunean topatuko duzu, Gazteria eta Etxebizitza atalean. Bertan, informazio gida bat topatuko duzu.
Horrez gain, Ensanche 21 Udal Hirigintza Sozietatean Udal etxebizitzei buruzko informazioa eska dezakezu, eta Alokabiden(Beste leiho batean irekiko da) babes ofizialeko alokairuari eta beste alokairu programei buruzkoa, hala nola, Bizigune eta ASAP(Beste leiho batean irekiko da).
13.  Atzerrian nengoela ikasketak egin ditut, zer egin behar dut itzultzerakoan ikasketa horiek hemen baliagarriak izateko?
Egin dituzun ikasketak, horiek gauzatu dituzun herrialdea eta egin nahi duzun prozesuaren arabera (homologazioa, baliokidetasuna edo aitorpen profesionala), betebeharrak eta eginbeharrak asko aldatuko dira. Zein dagokizun eta zer egin behar duzun jakiteko ENIC-NARIC(Beste leiho batean irekiko da) edo NARIC(Beste leiho batean irekiko da)-eko arduradunekin hitz egin dezakezu (telefonoz edo emailez: 91 506 55 93 eta naric@mecd.es).
Zure ikasketak Europako herrialde batean gauzatu bazenituen, bi aukera izango dituzu:
- Lan egin ahal izateko zure prestakuntza profesionala aitortua izan dadin nahi duzu. Kasu honetan, aitorpen profesional(Beste leiho batean irekiko da) bat lortu behar duzu. Hori lortzeko egoera ezberdina izango da, zein titulazio lortu duzun zure ikasketekin eta lan hori egin nahi duzun herrialdean ogibide hori erregulatua dagoen ala ez. Horrela, kasu batzuetan aitorpen profesionala zuzenekoa izan daiteke, baina beste batzuetan betebehar gehigarri batzuk izango ditu. Zure ogibidea Erregulatutako Lanbideen Datu Basean (Beste leiho batean irekiko da)kontsulta dezakezu, eta aitorpena lortzeko betebeharrak Tu Europa(Beste leiho batean irekiko da) webgunean.
Zure zalantzak herrialde bakoitzeko zuzeneko kontaktuari(Beste leiho batean irekiko da) galdetu ahal dizkiozu.
- Ikasten jarraitu ahal izateko zure titulazioa onartua izan dadin nahi duzu. Kasu honetan, aitorpen akademiko(Beste leiho batean irekiko da) bat lortu behar duzu. Tramiteak oso ezberdinak dira kasu bakoitzean, eta zure egoera titulazioa onartua izatea nahi duzun herrialdeko ENIC-NARIC(Beste leiho batean irekiko da) zentroan kontsulta dezakezu.
Tramiteak egiten dituzunean, dokumentuak Europass(Beste leiho batean irekiko da) formatuan aurkeztea baliagarria izango zaizu, adibidez, Tituluari Europako Osagarria(Beste leiho batean irekiko da) gehituz, eta horrela zure titulazioak errazago alderatu eta onartuko dira.
14.  Euskadira adin txikiko batekin nator, nola eman dezaket izena ikastetxe batean?
Matrikulak egiteko epearen barruan edo hau itxi denean itzultzen bazara bi bide jarraitu beharko dituzu.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako Hezkuntza Sailaren webgune(Beste leiho batean irekiko da)an topatuko duzu informazio guztia, epez kanpo heltzen diren pertsonentzat ere. Horrez gain, Arabako Hezkuntza Ordezkaritza(Beste leiho batean irekiko da)rekin telefonoz hitz egin dezakezu.
Aldiz, hiru urtetik beherako umeen matrikulazioa Udalaren Haur Eskolen sarean egin beharko da. Informazio guztia Gasteizko Udalaren webgunean topatuko duzu, edo 945161616 telefonora dei dezakezu informazio gehiago eskatzeko.
15.  Itzultzen naizenean, osasun zerbitzuen estaldura izango dut?
Osakidetzan osasun arreta jasotzeko eskubidea duzula aitortzen dizun dokumentua Osasun Txartel Indibiduala da (OTI). Emigratu eta itzultzeagatik arazorik izanez gero, kontuan hartu hurrengoa:
- OTI txartela zure etxebizitzatik hurbilen dagoen osasun zentroan eskatu beharko duzu dokumentazio hau aurkeztuz: NANaren fotokopia, errolda agiria eta INSSek emango dizun dokumentu bat, bertan osasun arreta jasotzeko eskubidea duzula egiaztatuko duena. Informazio guztia Osakidetza(Beste leiho batean irekiko da)ren webgunean topatuko duzu.
- INSSek igorritako dokumentua Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa(Beste leiho batean irekiko da)ren bitartez eska dezakezu.
- Gizarte Segurantzak ezartzen dituen baldintza batzuk betetzen ez badituzu, baliteke egoitza elektronikoaren bitartez dokumentu hau lortu ezin izatea. Orduan, INSSen itzulitako emigrantea zarela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu: kontsulatuko izen ematea bertan behera uztearen agiria, errolda agiri berria, edo itzulitako emigrante ziurtagiria (ikusi "Estatu espainiarreko itzulitako emigratuaren ziurtagiria" atala).
Gizarte Segurantzaren webgune(Beste leiho batean irekiko da)an informazio gehigarria duzu (begiratu Bestelako kasuak atala).
- Ezarritako baldintzaren bat betetzen ez baduzu eta INSSek ez badizu osasun arreta jasotzeko eskubidea onartzen, orduan 114/2012 dekretuari, apirilaren 20koari(Beste leiho batean irekiko da), eutsi ahal izango diozu. Horretarako osasun zentro batera gertura zaitez eta bertan ematen dizuten inprimakia bete ezazu.
16.  Hemengo hauteskundeetan eman dezaket botoa atzerrian bizi banaiz ere? Zer egin behar dut?
Atzerrian bizi bazara ezingo duzu udal hauteskundeetan bozkatu, baina bai erkidegoko hauteskundeetan, hauteskunde orokorretan eta Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
Horretarako, lehendabizi CERA erregistroan (bertan ez dauden egoiliarren hauteskunde erroldan) izena eman behar duzu, kontsulatuan izena ematearekin batera (ikusi "Kontsulatu izen-emateak eta uzteak, nola eta zertarako egin?" atala).
Behin hauteskundeetara deituta (25 egun igaro baino lehen), hurrengo dokumentazioa Arabako Hauteskunde Erroldaren ordezkaritzara(Beste leiho batean irekiko da) bidali beharko duzu, edo INEren webgunearen bitartez aurkeztu, CERA erroldaren hautesleen bozka eskaera(Beste leiho batean irekiko da) atalean, ziurtagiri elektronikorik baldin baduzu:
- Eskari inprimakia (Hauteskunde Erroldaren Bulegoan eska dezakezu, edo Atzerri Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren edo Barne Ministerioaren webguneetan deskargatu).
- NANaren fotokopia.
- Pasaportearen fotokopia.
- Nazionalitatearen agiria (izena eman zenuen kontsulatuan edo enbaxadan eskatu behar duzu).
- Kontsulatuaren matrikula erregistroan izen ematea (izen eman zenuen kontsulatuan edo enbaxadan eskatu behar duzu).
Geroago, botoa emateko beharreko dokumentazioa bidaliko dizute eta enbaxada edo kontsulatuan egongo diren hautetsontzietan sartu ahal izango duzu, edo, aukeran, posta zertifikatu bidez bidali. Bideo (Beste leiho batean irekiko da)honetan jarraitu beharreko prozesua ikus dezakezu.
Hauteskundeak diren datetarako dagoeneko Gasteizera itzuli bazara, posta bidezko botoa eskatu ahal izango duzu CERAn izen ematea bertan behera utzi gabe.
Informazio guztia Barne Ministerioaren webgunean(Beste leiho batean irekiko da).
17.  Osasun estaldura ba al dut?
Zure egoera ezberdina izango da nora bidaiatzen duzun eta bertako araudiaren arabera. Bertako administrazioei galdetu egoera ondo ezagutzeko.
Hala ere, Europako herrialde batea bidaiatzen baduzu Europako Osasun Txartela eskatzea komenigarria da, horrek herrialde horretako biztanleen baldintza berdinetan osasun arreta jasotzea baimenduko dizu eta. Txartel hori Gizarte Segurantzaren (Beste leiho batean irekiko da)webgunearen bitartez eska dezakezu, baina zure egoera zein den kontuan hartuz, baliteke bertaratzea eskatzea.
Dena den, txartel honen balioa denboran mugatutako bidaietarako balio du, eta, zure bizitokia beste herrialde europar batera mugitzen baduzu, Gizarte Segurantzan S1 dokumentua(Beste leiho batean irekiko da) eskatu beharko duzu.
18.  Denbora baterako atzerrira lan egiteko edo ikastera joateko programarik ba al dago?
Atzerrian lan, ikasketa edo boluntariotza esperientzia motzak izateko hainbat programa dago. Hurrengo listan aldian behin argitaratzen diren deialdiak topatuko dituzu:
- Ikasketa mugikortasuna: Erasmus Mundus
- Praktikak atzerrian: Global Training(Beste leiho batean irekiko da)
- Hegoaldeko herrialdeetan boluntario ibiltzeko: Euskadiko Gazteak Lankidetzan(Beste leiho batean irekiko da)
- Europa mailako lan mugikortasuna: My firs EURES job(Beste leiho batean irekiko da)
- Gazteen mugikortasunerako alde biko hitzarmenak(Beste leiho batean irekiko da)
19.  Atzerrira joan nahi badut, zeri buruz bilatu behar dut informazioa?
Atzerrira denbora tarte batez joan nahi baduzu edo inoiz itzuliko zaren ez badakizu; helmuga herrialderik aukeratu ez baduzu edo oso argi badaukazu; zure egoera bata edo beste izanda ere, bidaiatu baino lehen ahalik eta informazio gehien jasotzea komeni zaizu.
Gazte BizHitza(Beste leiho batean irekiko da) atarian gida txiki bat topatuko duzu, eta bertan zein informazio jaso behar duzun azaltzen da. Eta baita hainbat gomendio eta aholku EURES(Beste leiho batean irekiko da) webgunean ere.
Lan eskubideak eta erresidentzia baimenak: gehien bat lan bila joan nahi baduzu, zoazen herrialde hartan lan munduak nola funtzionatzen duen, lan egiteko bisa berezirik behar duzun edo muga legalik ba ote dagoen ondo jakitea bereziki garrantzitsua da. Herrialde bakoitzak lege ezberdinak ditu eta, zure egoera zein den, betebeharrak asko alda daitezke.
Europako herrialderen batera bidaiatzen baduzu, ikusi "Langabezia laguntza eska dezaket itzultzen naizenean?" / "Atzerrira joan baino lehen langabezian nengoen eta langabezia dirulaguntza jasotzen nuen" / "EB, EEE-ko herrialdeetara edo Suitzara bazoaz" atala.
Eskubide eta askatasun zibilak: aukeratzen duzun helmuga herrialdearen arabera, baliteke hainbat eskubide hemen ez bezala,araututa egotea: adierazpen askatasuna, manifestazio eskubidea, zirkulazio eskubidea, sexu bereko pertsonen arteko harremanak, eta abar.
Webgune espezializatuetan, bidaiatu nahi duzun herrialde horien enbaxadetan edo Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioan (herrialdekako fitxen (Beste leiho batean irekiko da)atalean) edo EURES sarean (Europara bidaitzen baduzu) informatu zaitezke.
20.  Non aurkituko dut informazio gehiago?
- Guía de Retorno(Beste leiho batean irekiko da). Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
- Itzultze Bulegoa(Beste leiho batean irekiko da). Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa. 913631654
- GazteBizHitza(Beste leiho batean irekiko da). Gazteentzako aholkularitza zerbitzua. Eusko Jaurlaritza.
- Europa Helmuga gida 2017(Beste leiho batean irekiko da). Gazteriaren Euskal Behatokia.
- Guía Práctica ¿Cómo buscar empleo en el extranjero?(Beste leiho batean irekiko da) CCOO
- Buscando empleo Reino Unido(Beste leiho batean irekiko da). Santiago González García.
- Informarse es protegerse. Guía para trabajar con éxito en Alemania(Beste leiho batean irekiko da). DGB, UGT y CCOO.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: