21 Zabalgunea - Sozietatearen antolakuntza

Zuzendaritza eta administrazio organoak

Organo hauen ardurapean egongo dira sozietatearen zuzendaritza eta administrazioa:

  • Batzar Nagusia.
  • Administrazio Kontseilua.
  • Lehendakaria eta lehendakariordea.
  • Kudeatzailea.
  • Kontratazio mahaia.

Batzar Nagusia

Udalbatza osatzen duten berberek osatuko dute Batzar Nagusia, zeinek, prozedurari eta erabakiak hartzeari dagozkienetan, toki erregimenari buruzko legedian araututakoaren arabera jokatuko baitu, ohiko bilkurak nahiz apartekoak izan. Ohiko bilkurak urtean behin egingo dira, urte natural bakoitzeko lehen sei hilabeteetan egin ere. Aparteko bilkuretarako deia lehendakariak egingo du, bere kabuz nahiz bokalen heren batek hala eskatuta.

Batzar Nagusiaren eskumenak

Udalbatzak, Batzar Nagusia den aldetik, honako eskumen hauek izango ditu:

  • Administrazio Kontseiluko kideak izendatu nahiz kargutik kentzea.
  • Estatutuak aldatu nahiz sozietate deuseztatu edo likidatzeari buruz erabakitzea, baita sozietatea bestelakotu, fusionatu, zatitu edo beste sozietateren batean parte hartzeari buruz ere.
  • Kapitala gehitu nahiz murriztea, zorra edo obligazioak jaulkitzea eta maileguak, hipotekak nahiz bestelako kargak eratu, onartu nahiz kitatzea.
  • Sozietatearen inbentarioa, aurrekontua eta urteko kontuak onestea, eta emaitzak aplikatzeari buruzkoak ebaztea.
  • Kontu-ikuskariak izendatu nahiz kargutik kentzea.
  • Sozietatearen kudeaketa gaitzestea eta Sozietate Anonimoen Legeak aitortzen dizkion gainerako eskumenak baliatzea.
Batzar Nagusiaren bilkurak

Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseiluari dagokio sozietatea kudeatzea, administratzea eta ordezkatzea. Kontseiluak gutxienez bederatzi eta gehienez hamahiru kide izango ditu. Batzar Nagusiari dagokio kideen kopurua finkatu eta horiek izendatzea. Kontseiluaren osaera eguneratuta dago, 21 Zabalgunearen Batzar Nagusiaren 2015eko uztailaren 8ko bilkuran xedatutakoaren arabera.Udal Sozietate anonimoen kontseilu kideak (pdf)

Kontseiluaren bilkurak
2019
2018
2017

Lehendakaria eta lehendakariordea

Bertako kide eta, aldi berean, zinegotzi direnen artetik hautatu eta izendatuko du Administrazio Kontseiluak lehendakaria, baita, modu berean, lehendakariordea ere, zeinek ordeztuko baitu lehendakaria bertan ez bada, kargua hutsik geratzen bada edo hura gaixorik badago.

2019-2023ko legegintzaldian, Ana Oregi Bastarrika da lehendaria.

Kudeatzailea

Administrazio Kontseiluak izendatuko du kudeatzailea, lehendakariak proposaturik. Administrazio Kontseiluak, halaber, gaitzetsi egin ahal izango du kudeatzailea, bertako kideen gehiengo absolutuz hartutako erabakia dela medio. Hala gertatuz gero, beste norbait proposatu beharko du lehendakariak kudeatzaile izateko.

Orain, kudeatzailea da Jorge Ozcáriz Salazar.

Kontratazio mahaia

Kontratazio Mahai bat izango da sozietatean. Administrazio Kontseiluak onetsiko ditu horren osaera eta funtzionamendua. Kasu bakoitzean aplikagarri zaizkion printzipio eta araudi publikoak errespetatuz jardungo du beti ere Kontratazio Mahaiak.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: