Orain familia-liburutegi guztietan erabili daitezke ordenagailuak

2021eko irailaren 29an

Liburutegi sareak ordenagailuak erabiltzeko zerbitzua zabaldu du, teknologia berriak etxeko txikienen eskura jarriz.


Zerbitzu hori lehendik ere eskaintzen zen Zabalganeko liburutegian, baina orain erabilera sareko familia-liburutegi guztietara zabaldu da. Gainera, 8 urtetik gorako haurrek helduen laguntzarik gabe erabili ahal izateko aukera izango dute. Nahikoa izango da gurasoen edo tutoreen baimena zerbitzu hori Herritarren Udal Txartelean (HUT) aktibatzeko. Gasteizko Herritarrei Laguntzeko edozein bulegotan egin daitekeen izapidea da.

Liburutegian bertan Internetera konektatu eta gelako lanak egin ahal izango dituzte. Kontsultatu erabilera-baldintzak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.