Salburun kirol-instalazioak aire zabalean jartzea (martxoak 8 etorbidearen inguruan)

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz adingabe batek aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Salburua

Gutxi gorabeherako kostua: 85.000 €

Zertan datza?

Salburua auzoaren iparraldean (Martxoak 8 inguruan) futbolean eta saskibaloian jokatzeko kantxa bat bakarrik dago haurrek eta gazteek kirola aire zabalean egiteko.

Kantxa horretan, futbolean jokatuz gero, ezin da saskibaloian jokatu. Ingurune horretan (Estrasburgo etorbidea) beste kantxa batzuk eraikitzea gustatuko litzaiguke, hainbat kirol egin ahal izateko (saskibaloia, padela, boleibola…). Eraiki den auzo gazteko lehen eremua da (2005 inguruan); beraz, haur gehienek 9 eta 15 urte bitartean dituzte, eta ez dute kirol-eremu nahikorik inguruan. Hori dela-eta, askok inguruko ikastetxeetako hesietatik salto egitea erabakitzen dute. Badakit Agora Space izeneko proiektu bat egon zela, baina gero gauzatu ez zela.

Non egingo litzateke?

Estrasburgo pasealekuan, Londres Hiribidearen eta Luxenburgo kalearen artean.

Zer ekarpen egiten du?

Auzoko gune horretako haur eta gazteek kirola egiteko lekuak izango lituzkete. Era berean, inguruaren itxura hobetuko litzateke.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: