Lakuako bidegorrien konexioa hobetzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenan aurkezteko proposamena.

Ámbito: Gasteiz hiri seguruagoa.

Auzoa(k): Arriaga-Lakua.

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €.

Zertan datza?

Iruña, Wellingtongo Dukea eta Donostia kaleen amaieran ez dago bidegorririk. Kale horietako bidegorriei jarraipena ematea proposatzen da, Landaberde eta Zadorra arteko zonaldean.

Non egingo litzateke?

Iruña, Wellingtongo Dukea eta Donostia kaleen amaieran.

Zer ekarpen egiten du?

Txirrindularien segurtasuna.

Proposamen honen alde bozkatu

Proposamen honen alde bozkatzeko aukera izango duzu 2021eko azaroaren 8tik 28ra bitarte, jarraian aurkituko duzun botoia sakatuz:

Vitoria-Gasteiz Hobetuz: on line bozkatu

Era berean, gizarte etxeetan kokatutako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan pertsonalki bozkatzeko aukera izango duzu, baita San Martingo bulego teknikoetan eta San Antonio kaleko arretarako bulegoan ere, autotramitazio bulegoetan, BIZAN sareko zentroetan eta Vitoria-Gasteiz Hobetuzen kaleko informazio guneetan.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: