Bidegorrien sarea hobetzea

Vitoria-Gasteiz Hobetuz programa parte-hartzailean pertsona batek bere izenean aurkeztu zuen eta eta, 834,9 puntu lortuz, hautatua suertatu zen.

Proposamen honen xedea da bidegorrien sarea indartzea eta horiek zentzuz optimizatzea, gehienok leku jakin batera joateko hartzen baitute bizikleta, ez paseatzera joateko.

Adibidez: Txagorritxutik Ibaiondora igotzen den bidegorria espaloiz aldatzen da ia zebra-bide guztietan, eta bizikletaz mugitzen direnek denbora galtzen dute horren ondorioz; zentzuzkoagoa litzateke bidegorria espaloiaren alde batean mantentzea, edo bi espaloietan jartzea, etorbidean bezala.

Horren adibide dugu, halaber, Arriagako Ateko bidegorria; izan ere, bidegorria desagertu egiten da Larrugile kalearen eta Santa Isabel hilerriaren artean, eta bidegorritik botatzen ditu txirrindulariak, errepidera (autoen trafikoa handia eta arriskutsua da bertan) edo espaloira (oinezko asko ibiltzen dira eta, punturen batean, galtzadaren zabalera 3 metrokoa da soilik).

Eremua: Gasteiz Green

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Proiektuaren jarraipena

Lizitazioaren egoera: proiektua gauzatzen ari da.

Dosierra: 2022/CO_SOBR/0044(Beste leiho batean irekiko da)

Aurrekontua: 249.999,98 € (BEZ barne)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: