Bidegorriak San Martinen

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Auzoa(k): San Martin

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Proposamen honen bidez, San Martin auzoko bide-segurtasunik eza ohartarazi nahi da. Lekualdatzeko bidegorririk ez duen hiriko auzo bakanetakoa edo bakarra da. Horrez gain, kale asko estuak dira eta terrazak daude, eta horrek are gehiago zailtzen du horietan zehar ibiltzea. Gainera, auzoko errepideetan 50 km ordukoa da zirkulazio-abiadura eta, beraz, arriskutsuak dira, batik bat adingabeentzat. Horregatik guztiagatik, San Martin auzoa zeharkatzeko bidegorri berriak sortzea eta horiek Gasteiz Etorbidean dauden bidegorriekin bat egitea planteatzen da. Era berean, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean margotuta dagoen bidegorria zaharberritu beharko litzateke; izan ere, ez da ia ikusi ere egiten, eta autoek ez dute errespetatzen. Margotzeaz gain, lehentasunezkoa litzateke bidegorri hori gehiago babestea, ibilgailuen abiadura eta bolumena direla-eta, ez baita batere segurua.

Non egingo litzateke?

San Martin auzoan, gaur egun ez baitago bidegorririk.

Zer ekarpen egiten du?

Proposamen honen bidez mugikortasuna hobetu nahi da San Martin auzoan. Bidegorri berriak sortuz gero, bizikleten mugikortasuna hobetu eta sustatuko da, seguruagoa izango baita. Bestalde, bizikidetza hobetu ahal izango litzateke oinezkoekin, txirrindulariek ez bailukete auzoko kale estua erabili beharrik izango.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: