Judimendi eta Salburua arteko sarbidea hobetzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa.

Auzoa(k): Judimendi eta Salburua.

Gutxi gorabeherako kostua: 160.000 €.

Zertan datza?

Sataustegi Zaharra eta Jacinto Benavente kaleak Varsovia Etorbidearekin lotzen dituen gaur egungo berdegunean oinezkoentzako espaloi bat egitea, Judizmendi auzoa Salburuako auzo berriarekin modu zuzenagoan lotuz (ikus eranskina).

Non egingo litzateke?

Sataustegi Zaharra eta Jacinto Benavente kaleen eta Varsovia Etorbidearen artean, Judimendi eta Salburua artean.

Zer ekarpen egiten du?

Gaur egun, Judizmendi eta Salburua auzoa lotzen dituzten kalexka asko daude (Angel Gavinet ikastetxearen atzean, adibidez), baina iradoki den eremua ez dago ondo komunikatuta, eta itzulinguru handia eman behar da Varsovia Etorbidera iristeko. Oinezkoentzako espaloi horren bidez, bi auzoen arteko sarbidea eta lotura hobetuko lirateke, modu zuzenagoan eta garbiagoan.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: