Artapadurako tranbiaren geltokiaren ondoko lurzatian usain-belarren lorategi bat sortzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Arriaga-Lakua

Gutxi gorabeherako kostua: 80.000 €

Zertan datza?

Lursail hori aprobetxatu nahi da erabiltzen ez den bitartean (hamarkadak igaro daitezke). Espezie usaintsuak landatu nahi dira, hala nola izpilikua, ezkaia, erromeroa…

Non egingo litzateke?

Artapadurako tranbia-geltokiaren ondoan hutsik dagoen lursail batean, Aramangelu eta Felix Alfaro Fournier kaleen artean.

Zer ekarpen egiten du?

  1. Beharbada zenbait hamarkadatan erabili ahal izango den lursaila da eta, beraz, ezin da hiritartu, baina ezin du horrela jarraitu: antiestetikoa eta arriskutsua da, duen zoru irregularragatik, zikinkeriagatik (arratoiak…) eta desnibelagatik.
  2. Horretarako gaitasuna duten kolektiboek lorategia zaindu ahal izango lukete, eta, horren truke, izpilikua ere jaso ahal izango lukete zakutxoak, sortak, esentziak… egiteko.
  3. Gainera, eraztun berdearekiko loturari jarraipena emango lioke. Konfinamendutik, bereziki, eremu horretan nabarmen handitu da gasteiztarren presentzia, eraztun berderantz.
  4. Eremuko paisaia-kalitatea hobetuko litzateke.
  5. Azken puntu hori ez da, inola ere, garrantzi gutxien duena. Leku hori bereziki kaltetua izaten ari da, pareko espaloian dauden fabrikek sortutako usainak direla eta. Arazoak irtenbide zaila dauka; izan ere, dagoeneko zenbait azterketa egin dira, baina ez da ezertxo ere aldatu. Horregatik, Industriari (Eusko Jaurlaritza) eragiten dion arazoa izanik, horiek ere esku hartu beharko luketela uste dugu, eta naturako hesi moduko bat egin liteke fabriken eta bizitegi-eremuaren artean. Horrela, zarata arinduko litzateke (ez da handiegia, baina etenik gabea, baita gauez ere) eta, jakina, baita usainak ere.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: