Gurutze Zuriako kalea oinezkoentzat jartzea zati batean

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa.

Auzoa(k): Koroatzea.

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €.

Zertan datza?

Gurutze Zuriko kalea, Aldabe kalearekin batera, oinezkoentzako ardatz oso garrantzitsua da Europa Jauregiaren ingurutik eta hiriaren ipar-mendebaldetik hirigune historikora sartzeko. Gurutze Zuriko kaleko espaloiak ez dira nahikoak oinezkoak modu erosoan ibili ahal izateko, estuak direlako eta bizirik jarraitzen duten merkataritza-lokal bakanek elementu lagungarriak behar dituztelako. Gurutze Zuriko kalea oinezkoentzat egiteak oinezkoentzako lehen mailako ardatz horri jarraitutasuna emateko aukera emango luke, eta Aldabe kalea oinezkoentzat egiteko hurrengo jarduketan jarraituko litzateke.

Non egingo litzateke?

Gurutze zuriko kalea 1-11

Zer ekarpen egiten du?

Auzoko eremu publikoa eta hiriko oinezkoentzako ibilbideak hobetzea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: