Olarizuko parkea handitzea Aretxabaletarekin lotuz
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz Green
Auzoa(k): Adurtza
Gutxi gorabeherako kostua: 60.000 €
Zertan datza?
Proposamena da Aretxabaleta auzoa eta Olarizuko parkea lotzea, oinezkoentzako konexio baten bidez eta bideak egokitzea.
Non egingo litzateke?
Olarizuko parkearen eta Aretxabaleta auzoaren artean
Zer ekarpen egiten du?
Gasteizko bi auzo berri horiek oso gertu daude lerro zuzenean, eta parke ederra dute bien artean, baina berez ez daude lotuta eta ezinezkoa da auzo batetik bestera joatea itzulinguru handirik egin gabe. Olarizuko parkearen handitze honek espazio berdea irabaztea eta hiriko bi auzo berrienak modu jasangarrian batzea ahalbidetuko luke.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.