Gure kaleen sustraiak: pertsona ospetsuei eskainitako kaleetan ohol biografikoak jartzea

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, klutura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.

Gutxi gorabeherako kostua: 25.000 €

Zertan datza?

Taula biografiko informatzaile bat jartzea pertsona ospetsuei eskainitako Gasteizko kale guztietan, Foru kalearen eta Manuel Iradier kalearen arteko izkinan, Sagrado Corazón ikastetxearen parean, dagoenaren antzekoa.

Non egingo litzateke?

Udalerri osoan. Kale jakin bati izena emateko behar adina merezimendu egin duten pertsona guztiei eskainitako kaleetan: Eduardo Dato, Mateo Moraza, Mikaela Portilla, Ernestina Champourcin, Canciller Ayala, Clara Campoamor… Nor ziren? Zer ekarpen egin zuten? Zergatik dira ezagunak?

Zer ekarpen egiten du?

Herritarren prestakuntza eta informazioa, gasteiztarrei gure historiaren berri emanez, gure hirian kale bati izena emateko behar adina merezimendu egin duten pertsonen bidez. Beatriz Lok dioen bezala: "Bere sustraiak ahazten dituenak bere nortasuna galtzen du, nondik zatozen jakin gabe zaila baita nora zoazen jakitea".

Proposamen honen alde bozkatu

Proposamen honen alde bozkatzeko aukera izango duzu 2021eko azaroaren 8tik 28ra bitarte, jarraian aurkituko duzun botoia sakatuz:

Vitoria-Gasteiz Hobetuz: on line bozkatu

Era berean, gizarte etxeetan kokatutako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan pertsonalki bozkatzeko aukera izango duzu, baita San Martingo bulego teknikoetan eta San Antonio kaleko arretarako bulegoan ere, autotramitazio bulegoetan, BIZAN sareko zentroetan eta Vitoria-Gasteiz Hobetuzen kaleko informazio guneetan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.