Araban ongizatearen dimentsio sozial berri bat sortuz
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Talento Activo 65 elkarteak aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.
Gutxi gorabeherako kostua: 30.000 euro.
Zertan datza?
Gizartea eraldatzen laguntzea, ongizate integraleko dimentsio berri baterantz, betiere gure etapa helduenean bizi-kalitatea hobetzeko, gehien gogoko duguna eta aktibo eta bizirik mantentzen gaituena sustatuz, eta alderdi emozionala, fisikoa, kulturala eta soziala maila berean jorratuz.
Hezkuntza, detekzioa, prebentzioa eta arlo komunitarioa barne hartzen dituzten proiektuak, barne-ikuspegi positiboarekin eta profesional erreferenteen eta aditu gazteen elkarlanarekin, bizitza ematen diguten gauzak ikusteko ikuspegi berri bat sustatuz.
Non egingo litzateke?
Hiri osoan.
Zer ekarpen egiten du?
Bilatu gabeko bakardadea, zaintza-balioetan oinarritutako hezkuntza, komunitate inklusibo eta enpatikoa sortzeko bide berriak, adineko pertsonentzako zerbitzuetan intrusismoari aurre egitea…
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.