Hiri baratzeak San Martin auzoan

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean adingabe batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Auzoa(k): San Martin.

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 euro.

Zertan datza?

Baratzeak sortzea San Martin auzoan, herritarrei lagatzeko, hiriko beste eremu batzuetan egin den bezala, hala nola Abetxukon, Zabalganan eta Lakuan. Gaur egun, Gasteizko hiri-baratze guztiak kanpoaldean daude, eta San Martinek ekipamendu-lursail hutsak ditu horiek ezartzeko.

Non egingo litzateke?

San Martin auzoan, hiru kokaleku posibletan:

  • ekipamendu gisa kalifikatutako San Martin parkeko lursail hutsetako batean,
  • Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa kalearen eta Balentin Berriotxoa kalearen artean dagoen ekipamendu gisa kalifikatutako lursailean,
  • edo Santa Teresa bidearen hasieraren eta Pedro de Asua kaleko biribilgunearen arteko lursailean.

Zer ekarpen egiten du?

Auzoaren jasangarritasuna, nekazaritza jasangarria sustatuta eta erabiltzen ez diren lurrak aprobetxatuta. Belaunaldien arteko bizikidetza, kultura-aniztasuna eta egoera ahulean dauden kolektiboen gizarteratzea, baratzeak mota guztietako pertsonen topaleku baitira.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: