Giza Eskubideen tokiko gutun bat idaztea parte hartze prozesu baten bitartez

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Argituz elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.

Gutxi gorabeherako kostua: 18.000 euro.

Zertan datza?

Argituz elkarteak Gasteizen Giza Eskubideen Tokiko Gutun bat idazteko proposamena – Nazio Batuen Erakundeak jasotakoa– jaso du. Gutun horretan, toki-administrazioak giza eskubideen arloan dituen berariazko erantzukizunak zerrendatzen dira, "giza eskubideak etxera ekartzeko" eta "inor atzean utziko ez duen" hiri bat eraikitzeko prozesuaren beste urrats garrantzitsu gisa. Horren arabera, biztanle guztien giza eskubideak errespetatu, babestu eta bermatuko diren hiria eraikiko da.

Azken batean, helburua partaidetza-prozesu bati ekitea da, eta, horren bidez, adierazpen ofizial bat idatzi eta onartzea, esaten duena Tokiko Gobernuak eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek giza eskubideen defentsarekin duten konpromisoa dutela, beren eskumen-esparruaren barruan. Azken batean, giza eskubideak zehatzago eta erabilgarriago egiteko tresna bat, toki-mailako behar espezifikoei erantzungo diena eta herritarren eskubideak eta horiek errespetatu, bermatu eta babesteko administrazioaren betebeharrak finkatuko dituena.

Non egingo litzateke?

Hiri osoan.

Zer ekarpen egiten du?

Helburua: hiri-eredu bat sustatzea zeinetan pertsona guztiek aitortuta dituzten giza eskubide guztiak benetan, eraginkortasunez eta berdintasun-baldintzetan eskuratzeko aukera izango baitute. Funtsean, honako eskubide hauek lirateke:

  • Nazioartean onartutako giza eskubide guztiak errespetatzea, babestea eta toki-mailan betetzea
  • Lehentasunezko arreta ematea bazterketa-egoeran dauden taldeei eta egoera ahulean bizi diren biztanleei
  • Tokiko politika publiko guztietan giza eskubideen ikuspegi bat sartzea (giza eskubideen programa espezifikoak ezartzetik harago)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: