Kalistenia-parkea 19. sektorean
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.
Auzoa(k): Aretxabaleta-Gardelegi.
Gutxi gorabeherako kostua: 65.000 €
Zertan datza?
Kalistenia-parke bat jartzea 19. sektorean, biztanleriaren hazkunde handia izaten ari baita eta ez baitu helduen aisialdira eta kirolera bideratutako azpiegiturarik. Helburua parke bat izatea litzateke helduek aire zabalean kirola egin ahal izan dezaten, ekipamendu egokiarekin, arrisku-maila ahalik eta txikienarekin eta praktika horrek eskaintzen duen ariketa-sortarekin. Ariketa horiek edozein adinekin eta baldintzarekin egin daitezke, pertsona bakoitzaren aukeretara egokituta, besterik gabe.
Horretarako baldintza egoki asko daude: dagoen espazio libre handia, naturarekiko hurbiltasuna, ez auzoan ez inguruan antzekorik ez egotea, kirol hori Gasteizen nahiz Gasteiztik kanpo hartzen ari den ospe handia, urtero eguraldi oneko gero eta egun gehiago, prezio egokiagoa... Inbertsio handirik egin gabe (adibidez, kiroldegi bat eraikitzea) auzoa egokitzen joateko modu bikaina da.
Non egingo litzateke?
Auzoak aukera ugari eskaintzen ditu, baina egokiena parkea A-2124 errepidearen eta Asparrena kalearen arteko berdegunean jartzea litzateke. Horrela, kirolariek hain agerian ez dagoen leku batean egin ahalko lukete kirola, adibidez bi blokeren artean, inguruko berdeguneaz gozatu ahal izango lukete eta oinez, korrika edo bizikletan doazen pertsona askori geldialdia egiteko eta ariketa horiek egiteko aukera emango lieke. Hori egiten dute orain ere, baina haurrentzako 4 zabu-eremuetako bat aprobetxatuz, askotan gutxiegi erabiltzen baitira.
Ez dirudi zentzurik duenik eremu horretan haurren aisialdirako 4 gune egotea eta helduentzako bat ere ez. Hala ere, ez legoke zertan horietako bat bera ere kendu. Lekua soberan dago. Jabego publikoko beste lursail batzuetan ere jar liteke; esaterako, Zalduondo 19ren aurreko plazan, baina gune horiek ez dira hain erakargarriak, ez baitaude hain babestuta ikusnahien bistatik, hiritarragoak eta ez hain 'naturalak' izateaz gain.
Zer ekarpen egiten du?
- Kalistenia aire zabalean egiteko aukera eskaintzea Gasteizko hegoaldean. Ez 19. sektoreak ez Adurtzak ez dute ezer egokirik.
- Inguruan kirola egitera bideratutako lehen azpiegitura publiko-pribatua sortzea.
- Aire zabaleko kirola, sozializazio osasuntsua eta pertsona askok beste modu batera lantzen ez dituzten gorputz-atalak lantzeko aukera sustatzea.
- Gasteizek kirol arloko eta, zehazkiago, kirola+natura arloko erreferente gisa duen ospea bultzatzea.
- Gasteiz nazioko eta nazioarteko kalisteniaren mapan jartzea, estatu eta Europa mailan erreferente izango den kalistenia-parke garrantzitsu batekin. Gaur egun dauden estilo horretako parkeak ez dira kalistenia-parkeak, eta ez dute praktika hori baldintza seguruetan eta aukera guztiekin egin ahal izateko gutxieneko ekipamendua. Kalitate oneko kalistenia-parkeen argazkiak eta gero eta ospe handiagoa duten parke berrien estekak erantsi dira.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.