Oinezkoen pasabidea Salburuako Bulebarrean

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa

Auzoa(k): Salburua

Gutxi gorabeherako kostua: 100.000 €

Zertan datza?

Salburuako Bulebarrean oinezkoen pasabide bat gaitzea, Kopenhage kaleko irteeraren parean. Gaur egun, autoak Salburuako parkearekin muga egiten duen eremuan aparkatuta ditugunok parkearen sarreran edo Betoñuko biribilgunetik gertu dauden oinezkoen pasabideetaraino joan behar dugu. Beste aukera bat erdialdean dagoen belazea gurutzatzea da, gune horretatik igarotzean arriskuan jarriz; izan ere, autoek ez dute ikuspen handiegirik, bihurgunean baitago.

Non egingo litzateke?

Kopenhage kalearen irteeran, Salburuako Bulebarrean.

Zer ekarpen egiten du?

Pasabide bat gaitzea, errepidearen beste aldera igarotzeko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: