Navilens tresna/teknologia ezartzea Gasteizen

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna

Gutxi gorabeherako kostua: 50.000 €

Zertan datza?

Hirian Navilens tresna ezartzea proposatzen da, pertsonen bizitza hobetzeko.

Navilens aplikazioan, kolore-kode batzuen bidez (hiriko hainbat puntutan instalatu beharrekoa kaleetako karteletan, adibidez), bizitza errazten zaie desgaitasuna duten pertsonei (ikusmenekoa, entzumenekoa, fisikoa eta kognitiboa) eta mota guztietako pertsonei (zaharrak, atzerritarrak edo herritarrak), kultura modu unibertsalean eskuratzeko aukera izan dezaten.

Nik ibilbide bat sortzea proposatzen dut (bisita auto-gidatu bat), hiriko aurkezpen-gutuna izango dena, ibilbide edo ibilaldi jasangarri eta kontziente bat; mota guztietako pertsonentzat, horien ezaugarriak eta jatorria denak direla (atzerritarrak nahiz herritarrak). Aplikazioaren bidez, Gasteizek abizen "berdea" merezi izateko egiten ari den lana jakinarazi eta ezagutaraziko da.

Oso tresna baliagarria da guztiontzat, baina batik bat desgaitasun sentsoriala duten pertsonentzat (ikusmenekoa, entzumenekoa…), fisikoa edo psikikoa; adineko pertsonentzat, teknologiarekiko beldurra galtzen lagunduko dielako eta, oso erabilerraza izanik, bizitza erraztuko dien laguntza baten gisa ikusten hasiko direlako, balio eta erabilgarritasun handikoa. Baita gazte autosufizienteentzat ere, mundua aplikazio baten bidez ezagutu nahi dutenentzat.

Non egingo litzateke?

Hiriko hainbat puntutan, kontatuko den diskurtsoaren arabera aukeratuko direnak. Diskurtso "berde" eta aldi berean kulturala proposatzen dut.

Hiriko kale bakoitzean landatutako zuhaitz-espezieak ezagutzeko ibilbide bat, adibidez (Bastiturri kalean, gingkoa; Dato kalean, magnoliak; Sendako Ibilbidean, indigaztainondoak; Txile kalean, amodio-zuhaitzak; Adriano VI.a kalean, ezkiak; eta abar); aldi berean, hiria irudiztatu ahal izango litzateke, iruzkin kulturalekin eta bitxikeriekin. Ibilbide bat egin daiteke hiriaren erdigunean, eta hiriaren erdigunetik kanpo ere bai, beste gune batzuk ezagutu ahal izateko.

Zer ekarpen egiten du?

Desgaitasuna (batik bat sentsoriala) duten herritar eta bisitari askok zailtasunak izaten dituzte bisita turistikoak egiteko orduan, bisita horiek ez baitaude horientzat pentsatuta, horien planteamenduagatik. Horrela, herritar guztiek izango dute beren hiria ezagutzeko aukera.

Aplikazioa pertsona guztientzat da baliagarria, bereizketarik gabe.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: