Hiriko zuhaitzen identifikatzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Gutxi gorabeherako kostua: 14.000 €

Zertan datza?

Gasteizen baso-azalera handia dagoenez, eta 2012an Green Capital saria eta 2019an Global Green City saria jaso zituenez, honako hau iradokitzen dut: parke, lorategi, hiribide, pasealeku eta abarretan ditugun zuhaitz-espezieak identifika daitezela.

Ez da beharrezkoa zuhaitz guztiak identifikatzea, espezie bakoitzeko bat baizik: pagoa, haritza, elorri zuria, erkametza, ginkgoa eta abar.

Espezieak plaka moduko baten bidez identifika daitezke, Floridan bezala (adibidez), edo Udalaren web-orri batean (espezifikoa), kontsultatu ahal izateko minimo batekin; bertan, espezie jakin horri buruzko informazio gehiago emango litzateke.

Non egingo litzateke?

Baso gehien dagoen lekuetan: hiribideak, pasealekuak, lorategiak, parke handiak.

Zer ekarpen egiten du?

Gure hiriko zuhaitzak eta zuhaixkak identifikatuta hobeto ezagutuko genuke ingurua eta gehiago gozatuko genuke gure ibilaldietan, batik bat orain, COVID egoeraren eraginez gure auzoak eta ibilbideak zeharkatzen eta ezagutzen ari baikara.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: