Adinekoentzako parkea Arkaian

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Ekialdeko NE

Gutxi gorabeherako kostua: 8.000 €

Zertan datza?

Nire hobekuntza-proposamena Arkaia herriarentzat da. Jende askorentzat onuragarria

izango litzateke herrian adinekoentzako gimnasia-parke bat jartzea.

Alde batetik, Arkaian bizi diren eta etxetik gertu ariketa fisikoa egiteko tokirik ez duten adinekoentzat, adibidez, gizarte-etxe bat. Herriko adinekoen egoitzako erabiltzaileek ere erabili ahal izango lukete, egoitzatik kanpoko irteerak sustatzeko.

Azkenik, adin guztietako bisitariak erabiltzaile potentzialak izango lirateke. Izan ere, azken urteotan nabarmen ugaritu da Gasteiztik herrira paseatzera etortzen den jende kopurua.

Herrian haurrentzako gune bat eta saski batzuk ditugu, baina gure adinekoek kalean egoteaz gozatzeko ez dugu ezer.

Non egingo litzateke?

Arkaia

Zer ekarpen egiten du?

Arakaiako aisialdi-, osasun- eta kirol-eskaintza hobetu nahi dut, adinekoei mesede egiteko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: