Wellingtongo Dukearen kalean bankuak jartzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Auzoa(k): Adurtza, Ariznabarra, Salburua

Gutxi gorabeherako kostua: 25.000 €

Zertan datza?

Ibaiondoko gizarte-etxetik Txagorritxuko Ospitalera, Wellingtongo Dukearen kalean, distantzia handia dago. Gainera, tarte horren erdialdean osasun-zentro bat (Lakuabizkarrakoa), farmazia bat eta tranbiaren bi geltoki daude. Osasun-zentroaren kontrako espaloian ez dago bankurik esertzeko, leku horietara sartzeko ilarak egiteko…

Beraz, tarte horretan zortzi banku jartzea proposatzen da.

Non egingo litzateke?

Wellingtongo Dukearen kalean.

Zer ekarpen egiten du?

Pertsona zaharrentzat ezinezkoa edo arriskutsua izan daiteke distantzia hori oinez egitea, esertzeko aukerarik gabe. Hala ere, hori posible izango litzateke ibilbidean zehar atseden hartzeko aukera emango bagenie, gutxienez 4 puntutan.

Bestalde, oso ohikoa da osasun-zentroan, farmazian eta tranbiaren geltokietan ilarak ikustea, eta pertsona batzuek ezin dute egon horrenbeste denbora zutik. Bankuak irtenbide egokia izango lirateke.

Proposamen honek autorik ez duten eta mugitzeko arazoak dituzten adineko pertsonei on egingo lieke.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: