Diziplina anitzeko kultur espazioa, ikuspegi feministatik

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde edo kolektibo batek aurkeztutako proposamena.

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna.

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Diziplina anitzeko gune kultural bat sortzea proposatzen dugu, hainbat artistari bideratua eta Gasteizko herritarren parte-hartzeari irekia.

Topagune batez gozatzeko premian oinarritzen da, diziplina artistiko desberdinen artean sinergiak sortzeko eta, horrela, herritarrei diziplina horiek eskaini ahal izateko, betiere ikuspegi feministatik.

Hainbat diziplina artistiko barne hartuz gero, emanaldi akustikoetara nahiz norberak sortutakoa saltzera bideratutako giroak sortuko dira. Gainera, tailerrak eta prestakuntzak eskainiko dira, sortzen ari diren beharren arabera: ilustrazioa, eskultura, antzerkia, yoga, musika, pintura, dantza eta abar.

Non egingo litzateke?

Gune itxi bat Gasteizko hirian edo inguruetan, irisgarritasun errazekoa eta proposamenaren beharretara egokitua.

Zer ekarpen egiten du?

Hiriko bizitza turistikoa, artistikoa eta kulturala hobetzea, eta horrelako gune bat sustatzea, tokiko nahiz nazioarteko artisten eta, oro har, herritarren beharrizanei erantzuteko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: