San Jose Ospitalearen pareko Tomas Zumarraga Dohatsuaren plaza eraberritzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Koroatzea

Gutxi gorabeherako kostua: 60.000 €

Zertan datza?

Proposamen honen bidez, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko gaur egungo plaza eraberritzea eskatzen da, eremu inklusiboagoa bihur dadin. Gaur egun dagoen lorategi hesitua kentzea eta, horren ordez, banku batzuk eta beste dekorazio mota bat jartzea proposatzen da. Gainera, bizikletak aparkatzeko leku gehiago jar litezke, gaur egun lorategiaren inguruko hesian pilatzen baitira bizikletak.

Non egingo litzateke?

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko plazan, Vithas San Jose Ospitalearen aurrean.

Zer ekarpen egiten du?

Plaza erabili ahal izatea da helburu nagusia, hau da, guztiontzat erabilgarria izango den eta elkarrekin harremanetan jartzeko eremuak sortzen laguntzeko plaza bat izatea. Gainera, esertzeko lekuak behar dira: izan ere, gaur ez dago horrelakorik eta, itxaron behar izanez gero (senideei, taxiei, anbulantziari…), zutik edo beste pertsona baten laguntzarekin egin behar da.

Proposamen honekin, auzoko bizilagunen autonomia eta herritarren parte-hartzea sustatu nahi ditugu, gure beharrei erantzuteko.

Gainera, horrela leku polit batean esertzeko eta atseden hartzeko aukera emango litzaieke kanpoko pertsonei. Azkenik, bizikletaren erabilera sustatu nahi da, bizikletak aparkatzeko leku gehiago gaituz.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: