Paraguai kalean oinezkoen pasabidea jartzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa

Auzoa(k): Pilar

Gutxi gorabeherako kostua: 60.000 €.

Zertan datza?

Paraguai kalean, 12. zenbakiaren parean, errepidearen erditik gurutzatu behar da, tranbia-geltokiaren pasabide "naturala" baita. Zebra-bide bat egitea proposatzen da.

Non egingo litzateke?

Zebra-bidea Paraguai kaleko 12. zenbakian.

Zer ekarpen egiten du?

Bidegurutze arriskutsuekin amaitzea, gaur egun dauden pasabideak elkarrengandik oso urrun baitaude.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: