Altzariak eta argiztapena eguneratzea Sansomendin
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Sansomendi Kaleartean Auzo Elkarteak aurkeztutako proposamena.
Auzoa(k): Sansomendi, Arriaga-Lakua.
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 € (Sansomendi) 25.000 € (Arriaga-Lakua).
Zertan datza?
Hiri-altzariko elementuak berritzea, 80ko hamarkadatik baitaramate berritu gabe. Argiztapena ez da nahikoa eta, gainera, egoera larriagotu egin da zuhaitzak ez kimatzeagatik eta txukuntzeagatik.
Non egingo litzateke?
Sansomendi eta Paula Montal kaleetan, Sansomendi auzoan, eta ondoko plaza eta pasealekuetan. Beharra orokorragoa izan arren, garrantzitsutzat jotzen dugu eremu hori 2021ean egitea (denbora asko daramagu eskatzen).
Zer ekarpen egiten du?
Argiztapen nahikorik ez duen eta gutxi eta gaizki zainduta dagoen auzo baten erdigunea da. Bertan egotera eta tokiko merkataritza eta ostalaritza bisitatzera gonbidatuko duen erdigune bat behar dugu.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.