Paraguay kaleko bidegorria Arriaga parkeraino luzatzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena..

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa.

Auzoa(k): Pilar.

Gutxi gorabeherako kostua: 40.000 €.

Zertan datza?

Bidegorria gaur egungo oinezkoen pasabidetik igarotzea izango litzateke asmoa, bidegorriaren luzapena Arriaga parkeko txirrindularientzako sarbidearekin lotu arte. Zubia saihestu ahal izango litzateke: bidegorriaren erreietako batek zubiko zutabearen barrualdea inguratuko luke, eta besteak, berriz, kanpoaldea. Oinezkoen pasabidea metro batzuk mugitu beharko litzateke, Arriaga parkera joateko oinezkoen sarbidearekin lotu ahal izateko.

Non egingo litzateke?

Paraguai kalean eta Juan Garai kalean (Arriaga parkearen ondoan).

Zer ekarpen egiten du?

Gaur egun, oinezkoek eta txirrindulariek oinezkoen pasabidea partekatu behar dute; izan ere, Paraguai kalearen eta Arriaga parkearen artean ez dago bidegorri bidezko loturarik. Oinezkoen pasabide horretan oinezko eta txirrindulari asko ibiltzen dira, eta horrek are gehiago korapilatzen du bertatik ibili ahal izatea. Gainera, jarduketa hori bat dator Udalaren mugikortasun jasangarri eta seguruaren helburuarekin, eta gure hirian pixkanaka bidegorriak ezartzearen helburuarekin.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: