Olarizu etorbidea: zirkulazio-fluxua hobetzea eta bikoiztea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde edo kolektibo batek aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa
Auzoa(k): Adurtza
Gutxi gorabeherako kostua: 18.000 €
Zertan datza?
Olarizu Hiribidea bikoiztea proposatzen da, Mercadonatik irteteko noranzkoan gutxienez, baita irteera hobetzea ere. Olarizu Hiribidea bi erreiko norabide bakar bat bihurtzea Beistegi Anaiak kaleraino; bertatik, kale horren bi aldeetara eta eraztun berdera iritsiko da (abiadura motelean, 30 km orduko).
Horretarako, kalean sartzeko bidea aldatu eta seinale horizontalen bat margotu beharko litzateke berriz ere. Ez da aparkalekuak kentzea planteatzen.
Non egingo litzateke?
Olarizu hiribidean.
Zer ekarpen egiten du?
Inguru horretan bizi den biztanle-dentsitate handia eta Mercadonaren presentzia direla-eta, ezinbestekoa da Olarizu Hiribidea bikoiztea, Mercadonako erreian auto-ilarak gertatuz gero, anbulantziek ezin baitute bertatik igaro. Era berean, Hiribidetik irteteko bidea hobetzea eskatzen dugu; izan ere, lehendik dagoen pasabidea oso arriskutsua da, ondo ikusten ez delako.
Eskaera hori hainbat bizilagunek egin dugu. Olarizu Hiribideko gaur egungo irteera kentzea, nahiko pasabide arriskutsua duelako; Mercadonara doazen kotxeak Olarizu Hiribidetik 2 aldiz ez igarotzea (kutsadura gutxiago); betetzen denean, Mercadonako aparkalekuko sarreran eta irteeran sortzen den auto-ilara zirkularra kentzea, eta kaleak zirkulazioaren hazkundea hobeto xurgatu ahal izatea, eraikin berriak amaitzen direnean.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.