Zalduondo eta Galarreta kaleen arteko jolas eremuan esku-hartze integrala egitea (Zikoina parkea)

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Arelegi Auzoko Elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak

Auzoa(k): Aretxabaleta

Gutxi gorabeherako kostua: 180.000 €

Zertan datza?

Zalduondo eta Galarreta kaleen arteko jolas-gunean esku-hartzea egitea proposatzen dugu. Jende gehiagorentzako lekua izan dezake, eta, beraz, uste dugu eremu hori dela egokiena haurrentzako gune estalia jartzeko.

Non egingo litzateke?

Zalduondo eta Galarreta kaleen arteko jolas-gunea.

Zer ekarpen egiten du?

Esku-hartze integral honen bidez, honako egoera hau hobetu nahi dugu:

  • Parkeak eskaintzen dituen aukerak areagotzea, estalitako eremuak babesa eskain bailezake.
  • Mugikortasun murriztua duten haurrentzako zabuak edukitzea, integrazio sozial handiagoa bultzatzeko.
  • Jolas-gune alternatibo bat sortzea, Gasteizko ohe elastiko bakarrekin.
  • Komun publiko berria jarrita, bizilagunen arteko egoera deserosoak saihestuko ditugu; izan ere, oso ohikoa da oinezko batek komuna erabili behar duenean bere beharrak parkearen ondoko lursailetan eta inguruetan egitea beste aukerarik ez izateagatik. Lursail asko oraindik eraiki gabe daude eta etxebizitzetatik gertu daude. Egoera horrek ondoeza sortzen du auzokoen artean, usain txarrak eta egoera gogaikarri ugari gertatzen direlako.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: