Bidegorria zabaltzea Madril kalean

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa

Auzoa(k): Arana

Gutxi gorabeherako kostua: 140.000 €

Zertan datza?

Madril kaleko bidegorria Andaluzia kaletik luzatzea, Aranbizkarra parkekoarekin bat egin eta Aranalde gizarte-etxeraino iritsi arte.

Non egingo litzateke?

Arana auzoan. Aranalde gizarte-etxeko fatxadako espaloia eta Burgos kalea eta Madril kalea lotzen dituen espaloia zabalak dira eta, beraz, bidegorri bat jar daiteke aparkalekurik kendu gabe.

Zer ekarpen egiten du?

Aranalde gizarte-etxeko sarbidea hobetzea, eta Arana auzotik Betoñu eta Gamarrako industrialdeetara iristeko aukera ematea. Burgos eta Valladolid kaleetako zebra-bideetan harrapatzeak saihestea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: