Eskola bide seguruak Salburuan

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Aintzira Senideak guraso elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa.

Auzoa(k): Salburua.

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €.

Zertan datza?

Azterketa sakon bat egitea Salburua auzoko haurrak ikastetxeetara joateko bide seguruak egiteari buruz, auzoko eremu guztietatik hiru ikastetxeetara eta etorkizuneko institutura, hainbat aukera eta egikaritze-faserekin.

Non egingo litzateke?

Salburua.

Zer ekarpen egiten du?

Salburua auzoa espazio ireki handiekin eta autoentzako etorbide handiekin diseinatu zen. Haurrak beren ikastetxeetara eta etorkizunean institutura seguru joan daitezen nahi dugu, gurasoen segurtasunaren barruan beren autonomia aurki dezaten, bizikletaz, patinetez eta oinez arriskurik gabe joan ahal izan daitezen, auzo-bizitza sor dezaten, harremanak indartu ditzaten aldi berean kale gizatiarragoak eginez.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: