Mendiolabidearen atarietarako sarbidea ematen duen eremua birmoldatzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa.
Auzoa(k): Adurtza.
Gutxi gorabeherako kostua: 120.000 €.
Zertan datza?
Jarduketa horren bidez, Mendiola Bideko 5-15. etxebizitzetako atarietara sartzeko espaloia eta aparkalekua dauden eremua birmoldatuko litzateke, bi helburu hauekin: batetik, irisgarritasuna hobetzea eta, bestetik, eremu publikoa handitzea, aparkaleku-erabilera ez den beste erabilera batzuetarako, eremua bizilagunentzat atseginagoa bihurtuz. Espaloiak zabaldu, aparkalekuak berrantolatu eta landare-elementu eta hiri-altzari gehiago txertatuko lirateke, bizilagunak biltzeko eta elkarrekin egoteko, haurrek jolasteko eta abarretarako (ikus eranskina). Proposamen hori osatzeko, ostalaritzako establezimenduen terrazak berrantolatuko lirateke. Terrazak Zumakadi pasealekura lekualdatuko lirateke, kale horretan BEIrako egin diren konpontze-lanak direla-eta, gune egokiagoa izango bailukete: etxadiko atari guztiak Mendiola Bideko kalean daude, eta, beraz, bizilagunen joan-etorria askoz txikiagoa da Zumakadi pasealekuan.
Non egingo litzateke?
Mendiola Bideko 5-15. etxebizitzen atarietara sartzeko aparkalekuan (Adurtza-San Kristobal).
Zer ekarpen egiten du?
- Mugikortasun-arazoak dituzten, mugitzeko laguntza behar duten eta haurren orgak daramatzaten pertsonentzat zaila da bertan ibiltzea, espaloia oso estua delako. Punturen batean dagoen bateriako aparkalekuak eta tabernetako terrazek are estuagoak egiten dituzte.
- Kalea garbitzeko arazoak. Espaloiaren tamaina dela-eta, garbitzeko makinak ez dira egokiak bide horretan eta, beraz, horiek zabaltzeak asko erraztuko luke kalea egoera onean mantentzea.
- Aparkaleku irregularrak asfaltatuta dagoen erdigunean, bertan dagoen eremua aprobetxatuz.
- Bizilagunen bizi-kalitate okerragoa, Iturritxu kalean trafikoa handitu delako hura zabaldu izanaren ondorioz; hori dela eta, nabarmen handitu da hots eta ingurumen-kutsadura. Azken finean, beste erabilera batzuk (ez aparkalekua bakarrik) ahalbidetzeko eremu bat sortzea izango litzateke helburua, baita etxebizitzetara sartzea errazagoa izatea eta ingurunea pertsonentzat atseginagoa izatea ere, asfaltoaren nagusitasuna orekatuko duten elementu berdeak txertatuz.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.