San Martin Auzo Elkartearen erabilera anitzeko zentroaren kanpoaldea zolatzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa
Auzoa(k): San Martin
Gutxi gorabeherako kostua: 50.000 €
Zertan datza?
San Martin Auzo Elkarteko erabilera anitzeko zentroaren kanpoaldean zoladura jartzea eskatzen dut, Jesus Apellaniz kalean. Horrela, gune hori erabili ahal izango da kirol-jarduerak, gimnasia, pilates… aire zabalean egiteko, erabiltzaileen baldintza fisikoak direla eta. Gaur egun, eremu hori belarrez eta sastrakaz estalita dago.
Non egingo litzateke?
San Martin gizarte- eta kultura-zentroan, Jesus Apellaniz kalean.
Zer ekarpen egiten du?
Jesus Apellaniz kaleko erabilera anitzeko zentroaren kanpoaldea hobetzea, bertan zoladura jarrita.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.