Toni Morrison eta Nikosia kaleen inguruneko segurtasuna hobetzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa.
Auzoa(k): Salburua.
Gutxi gorabeherako kostua: 10.000 €.
Zertan datza?
- Galtzadan zebra-bideak margotzea eta gauez hobeto argiztatzea.
- Toni Morrison eta Doris Lessing artean dagoen Nikosia kalearen lehen zatiko erreietako bat bizilagunentzako sarbide bihurtzea, garajera sartu ahal izan daitezen, gaur egun eman behar duten itzulinguru handia eman gabe.
- Toni Morrison kaleko errei kopurua 2tik 1era murriztea, egungo zenbaki bikoitietako lineako aparkalekuak zeharkako aparkaleku bihurtuta, bakoitietan bezala. Aldaketa horrek, gainera, aparkaleku gehiago izateko aukera emango luke.
Non egingo litzateke?
Salburuako Toni Morrison eta Nikosia kaleen inguruan haur asko ibiltzen da.
- Errepideen zati batek oinezkoentzako lehentasuna du, eta pasabideak markatuta daude espaloietan, baina ez daude markatuta errepideetan.
- Bestalde, Salburuako bulebarretik Toni Morrisonera doan Nikosia kalearen tartea bi noranzkokoa da; Toni Morrisonetik Doris Lessing kaleraino doan kale bereko zatia, berriz, noranzko bakarrekoa da, Salburuako bulebarrerantz.
- Azkenik, Toni Morrison kaleak, oinezkoen lehentasunezko eremuak izan arren, zirkulaziorako bi errei ditu.
Zer ekarpen egiten du?
Honako segurtasun-arazo hauek sortzen dira:
- Ibilgailuak ez dira oinezkoentzako pasabideetan gelditzen, horiek ez baitaude galtzadan margotuta; gauez, gainera, pasabide horiek ez dute argiztapen espezifikorik.
- Nikosia kalean gertatzen den norabide bikoitzetik bakarrerako aldaketak garajea tarte horretan duten bizilagunak itzulinguru handia ematera behartzen ditu, Toni Morrisonetik Iliada kaleraino, Doris Lessingetik bira egin eta Nikosiara noranzko zuzenean iristeko. Ibilgailu batzuek, gaur egun, itzulinguru hori saihesten dute eta kontrako noranzkoan sartzen dira.
- Ibilgailuek abiadura handia hartzen dute Toni Morrison kalean, bi errei baititu. Gainera, pasabideetako galtzadan seinale horizontalik ez dagoenez, oinezkoentzat arriskutsua da.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.