Bizikleta, skate edo surfskaterekin zerikusia duten kirol-diziplinak praktikatzeko espazio bat

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz aurkeztutako proposamena (proposamen bateratua).

Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Proposamenak bizikletarekin, skate edo surfskaterekin lotutako kirol-diziplinak praktikatzeko gune bat diseinatzea eta sortzea biltzen du. Zehazki, hainbat pertsonak eta taldek aurkeztutako proposamen bat da, eta honako modalitate hauek izatea proposatzen dute:

  • Pumptrack pista, bizikleta, monopatina edo patinekin aritzeko
  • Dirtpark pista
  • BMX
  • Biketrial
  • Bikepark zirkuitua

Horrela, kirol-espazio bat jarriko litzateke ariketa fisiko horretan interesa duten Gasteizko herritar guztientzat.

Era berean, inpaktu fisiko txikia eta hainbat kirol-jarduera egiteko moldakortasuna ditu ezaugarri, eta hala irisgarria dela esan dezakegu.

Gazteen kirol-joera berrietara egokitutako proposamena da, ingurune naturala errespetatzen du eta bat egiten du harekin.

Non egingo litzateke?

Modalitate bakoitzaren praktika bermatzen duten baldintza teknikoak betetzen dituen espazio batean. Partaidetzaren bitartez erabakiko da non kokatu.

Zer ekarpen egiten du?

Bizikletarekin modalitate horiek praktikatzeko lekurik ez izatea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: