Ikastetxe eta gizarte-etxe inguruetan abiadura murrizteko neurriak

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Oinezkoen pasabideetan kotxeek abiadura murrizteko neurriak hartzea, hala, haurrek eta nerabeek ikastetxeko joan-etorriak modu seguruagoan egin ditzaten, lagunduta joan ala ez. Izan ere, Gasteizen gidariei asko kostatzen zaie gelditzea, oinezkoei pasatzen uzteko.

Non egingo litzateke?

Ikastetxe eta gizarte-etxeen inguruko kale guztietan.

Zer ekarpen egiten du?

Harrapatzeak eta ezustekoak saihestea haur eta gazteek eta horien familiek semafororik gabeko oinezkoen pasabideak erabili behar dituzten lekuetan.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: