Nazio Batuen hiribidearen eta Mariturriko bulebarraren arteko bidegurutzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz hiri seguruagoa

Auzoa(k): Zabalgana

Gutxi gorabeherako kostua: 50.000 €

Zertan datza?

Trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzea Nazio Batuen Hiribideko 40. zenbakiaren eta Mariturri Bulebarreko 52. zenbakiaren arteko bidegurutzean.

Oinezkoentzako segurtasuna eta trafikoaren arintasun handiagoa Jundiz, Mercedes Benz (Areeta kalea) eta Nazio Batuen Hiribidetik datozen ibilgailuentzat.

Non egingo litzateke?

Nazio Batuen Hiribideko 40. zenbakian eta Mariturri Bulebarreko 52. zenbakian.

Zer ekarpen egiten du?

Ibilgailuen abiadura biziak geldiaraztea biribilgunera sartzen direnean edo handik irteten direnean, istripuak saihestea, eta Mercedes Benzeko langileek errepidea debekatuta dauden lekuetatik ez gurutzatzea.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: