Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Buruko osasuna: sentsibilizazioa eta prebentzioa

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

ASAFES elkarteak antolatzen duen osasun mentalaren arloko sentsibilizazio eta prebentzio programak nerabeengana iritsi nahi du, hitzaldi erakargarri eta dinamikoen bitartez. Horiek bi zatitan banatzen dira.

Batetik, gaixotasun mentalaren prebentzioa lantzen da, osasuna osotasuntzat aztertuz, hau da, alderdi fisikoa, mentala eta soziala zaindu behar direla azalduz. Bestetik, nerabeak sentsibilizatu eta gaixotasun mentalen gaineko estigmak apurtu nahi dira, gaixotasun mental batzuk (depresioa, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra, nortasunaren nahasmenduak...) zertan diren azalduz eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen errealitatea agertuz, horien ikuspegi objektiboagoa eta mitorik gabea eskainita. Azkenik, ASAFESek eta komunitateak buruko osasunaren arloan dituen baliabideak ezagutarazten dira.

Hitzaldiak bi saiotan banatzen dira, eta teoriko-praktikoak dira, une oro taldeko eztabaida sustatzen baita. Eduki teorikoak oinarritzeko ikusizko edukiak (dokumental-zatiak) baliatzen dira, lantzen diren gaiak hobeto bereganatzeko.

Aldez aurretik bilera egingo da irakasleekin (orientatzailea, tutorea) hitzaldiaren edukiak taldeari ahalik eta doien egokitzeko. Hitzaldiaren egunak eta ordutegiak ere zehaztuko dira. Hitzaldiak amaitu ondoren ikasleek bete dezaketen balioespen galdetegia banatuko da.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Prestakuntza.

Helburuak

  • Osasun mentala sustatzea, arrisku-faktoreak prebenituz eta osasun mentala babesteko faktoreak bultzatuz eta eskura ditugun laguntza-baliabideen ezagutza sustatuz.
  • Gaixotasun mentalaren diagnostiko ohikoenei buruzko egiazko informazioa ematea, goiz detektatzea erraztuz eta gaixotasun mentala pairatzen duten pertsonen errealitatera hobeto egokitzen den irudia transmitituz gazteria bizimodu osasuntsuago batera bultzatzea.
  • Osasun mentaleko estigmaren eta emakumearekin eta osasun mentalarekin lotutako estigmaren aurka borrokatzea, gizartean ezarritako mitoak eta aurrez pentsatutako ideiak desmuntatuz. Nerabeei buruko gaixotasun bat duten pertsonen errealitatera hobeto egokitzen den irudia helaraztea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak), Batxilergoa (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1., 2., 3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxeak eta ASAFES elkarteak adostutakoa.
  • Iraupena: irakaslearekin zehaztu beharreko 2 saio teoriko-praktiko.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskera.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Laguntzailea

ASAFES-Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta horien Familien Elkartea

Web-orria: www.asafes.org (Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.