Udaleko hezkuntza jarduerak - Belaunaldien artekoa: Begiradak trukatuz

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Azalpena

Xede nagusia gazte eta adinekoen artean belaunaldi-trukea bideratzea delarik, talde biak elkartuko ditugu, eta argazkiak egiten jarriko ditugu, batetik beren buruei, nork bere adin-taldean, eta bestetik, bizi diren eta konpartitzen dituzten espazio komunitarioei. Argazkietan jaso dituztenak begiratzeko moduak aztertuko dituzte, bi belaunaldien artean konpartitzen dutenaren bila.

Programak bizpahiru saio izango ditu, adineko- zein ikasle-taldeen ezaugarrien eta ikastetxeen kokapenaren arabera adostu beharrekoak.

Balioak

Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.

Helburuak

  • Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea.
  • Adin ezberdinetako errealitateetara hurbiltzea.
  • Adinarekin lotutako belanunaldien estereotipoak lantzea.

Hartzaileak

Batxiler (1. eta 2. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: Ikastetxean eta BIZAN.
  • Egutegia: 2025ko urtarriletik maiatzera
  • Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, ordutegi ezberdinetan.
  • Iraupena: 2-3 saio. Ordu bata saio bakoitza.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: Gaztelania

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
  • Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
  • Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazio gehiago

  • Harremanetarako: Gemma Vidán.
  • Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila.
    Pablo Neruda kalea, 7, 01009.Vitoria-Gasteiz.
  • Telefonoa: 945 161731 / 161582.
  • Posta elektronikoa: gvidan@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.