Gazteak eta osasun psikologikoa
- Hezkuntza jarduerak - 2021-2022 ikastaroa-

Educación para la salud

enlace

Jarduera honetan izena ematea

Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.

Azalpena

Aholkularitza Psikologikoari buruzko sentsibilizazio hitzaldia gurasoentzat.

Hitzaldiek nerabezaroari buruzko bizi-ezaugarri eta ebolutiboei buruzko informazioa zabaldu eta desmitifikatzea nahi dute. Nerabezaroari eta gaztaroari buruz jakitea komeni dena, zalantzak argituz, betiere hartzaileak gurasoak direla aintzat hartuta.

Halaber Aholkularitza Psikologikoa aurkezten da, bere helburuak eta lan metodoak.

Balioak

Bizi kalitatea, Gizalegea eta Erantzukizuna.

Helburuak

  • Nerabezaroko errealitatea ezagutaraztea.
  • Nerabezaroa desmitifikatzea, beldur, zalantza eta antsietateak indargabetuaz.
  • Antsietateari aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintzea.
  • Gazteei Psikologia Aholkularitzako zerbitzua ezagutaraztea.

Hartzaileak

Gurasoak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan seme-alabak dituzten gurasoak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: guraso elkarteekin adostekoa.
  • Ordutegia: hitzartzeko.
  • Iraupena: ordubete.
  • Materialak: ez.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2022eko ekainaren 01erarte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar da. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.

Informazioa

  • Harremanetarako: Sergio Garcia
  • Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua)
    Fray Zacarías Martínez 3, behea - 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 (luz.6515)
  • Faxa: 945 161355
  • E-posta: planjoven@vitoria-gasteiz.org
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.