Eskola-patioak naturalizatzea: parte-hartzea eta egiteko konpromisoak

Hezkuntza-komunitateek mekanismo hauen bidez parte hartuko dute:

  • Udalak patioak naturalizatzeko marko kontzeptuala aurkeztuko dio eskola-komunitateari.
  • Inplikatutako eragileekin bilera bat egingo da lekuan bertan, aurrekariak aztertzeko, beharrak eta baldintzatzaileak identifikatzeko eta emaitza-adierazleak identifikatzeko.
  • Udal-zerbitzu teknikoek aurreproiektua landuko dute.
  • Hezkuntza-komunitateak aurreproiektua aztertuko du.
  • Behin-behineko proiektua idatziko da.
  • Esku hartzen duten alderdiekin eztabaidatuko da.
  • Behin betiko proiektua egingo da.
  • Ebaluazioa eta jarraipena.

Konpromisoak

Zer egiteko konpromisoa hartzen dute ikastetxeek?
  • OOGaren akordioa lortzea patioaren naturalizazioan aktiboki parte hartzeko.
  • Patioa naturalizatzeko prozesua eta eraikitako hezkuntza-baliabide berria ikastetxearen hezkuntza-proiektuan sartzea.
  • Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko estamentu guztietako pertsonek aktiboki parte hartzea jolastokia naturalizatzeko proiektua definitzeko partaidetza-prozesuan.
  • Sortutako hezkuntza-baliabide berriak ikasgelako programazioetan integratzea, hezkuntza-ziklo guztietako curriculumean garatzeko.
  • Hezkuntza-komunitateak espazio berrien kontserbazioan eta mantentzean parte har dezan sustatzea.
  • Patioak naturalizatzeko proiektuak duen hezkuntza-inpaktuaren ebaluazioan eta jarraipenean parte hartzea.
Zer egiteko konpromisoa hartzen du Udalak?
  • Eskolako patioa naturalizatzeko proiektua idaztea.
  • Eskola-komunitateak naturalizazio-proiektuaren definizioan parte hartzeko prozesua erraztea.
  • Jolastokia naturalizatzeko obra gauzatzea.
  • Ikastetxeko hezkuntza-taldearen prestakuntza sustatzea, sortutako baliabide berrien aprobetxamendu didaktikorako gaitzeko.
  • Proiektuaren zabalkundea eta naturalizazioarekiko sentsibilizazioa sustatzea hezkuntza-komunitate osoan eta herritarren artean.
  • Proiektuaren ebaluazioan eta jarraipenean parte hartzea ikastetxearekin batera.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.