Espazio batean natura sartzeko prozesua da. Hasteko, lur emankorra berreskuratzen da; gero, landaredia eta fauna birsartzen dira, eta prozesu naturalak bultzatzen dira.
Naturalizazioak klima-aldaketara egokitzen lagunduko du, ingurumen-baldintzak erregulatzen eta bizigarritasuna hobetzen duen eraginaren bidez.
Hezkuntza-komunitateen partaidetza aktiboarekin eta hezkidetzaren, inklusioaren eta iraunkortasunaren ikuspegiak txertatuta, patioen naturalizazioak aukera ematen die ikastetxeei biodibertsitatea irabazteko, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta hezkuntza-jardunerako baliabideak sortzeko.
Proiektuak Gasteizko ikastetxeetako kanpoaldeko espazioak eraldatu nahi ditu, klima-aldaketara egokitzeko eta hiriko azpiegitura berdearen sisteman txertatzeko, hezkuntza-komunitateen partaidetza aktiboarekin, eta esku-hartzerako printzipio gisa hezkidetzaren, inklusioaren eta iraunkortasunaren ikuspegiak txertatuz.
Hauek dira helburu zehatzak:
Zerbitzu publikoko ekipamendu gisa, ikastetxeak laborategi bikaina dira irtenbide berritzaileak aplikatzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako jardunbideak ezagutarazi eta zabaltzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.